EAko buruak Aldaketa plataforma berria gaitzetsi du eta PSE-EEren aldeko ´kanpaina egiteko´ sortu dela gehitu du
Begoña Errazti Eusko Alkartasuneko presidenteak Bilbaon egindako prentsaurrekoan adierazi duenez, ezin dute Europako Konstituzioaren alde bozkatu, ez baititu euskara eta Euskal Herria aitortzen.

Erraztiren esanetan, ´Konstituzioari ezetz esan behar diogu, zeren nahiz eta zenbait alde on izan, gure herri izatea ukatzen du´. EAko presidenteak azpimarratu duenez, Europako Batasuneko Konstituzioak ´hizkuntza-eskubideen eredu ukatzailea jasotzen du´. Ildo berean, euskarara itzultzearekin ez dela arazoa konpontzen esan du Erraztik.

EAko presidenteak gogoratu duenez, ituna ez du Europako Parlamentuak egin. Bere ustez, estatuburuek eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak parte hartu dute bere eraketan. Autonomia Erkidegoek Europako Batasunean duten presentzia eskasa ´keinu politiko penagarria´ dela adierazi du.

Plataforma berriari kritikak

EAko buruak atzo Bilbaon aurkeztutako Aldaketa herri-plataforma gaitzetsi du, bere ustez, ´PSE-EEren aldeko kanpaina egiteko´ jaio delako.

´Herritarrek nahi dutena esateko nahi duten moduan antolatzea oso positiboa da´, agintari abertzalearen ustez. Halere, ´horrelako erakundeek´ sortzeko duten erraztasunaren aurrean harrituta azaldu da.

Jatorria: Begoña Errazti