Sistema heteropatriarkalak emakume eta LGTBI kolektiboari egiten dion bazterkeriarekin amaitzeko hezkuntzak paper garrantzitsua duela esan du Esther Korresek. Horregatik, gaurko Parlamentuko Osoko Bilkuran eta bere taldearen izenean hezkuntza afektibo-sexuala curriculumean sartzeko neurriak eskatu dio Nafarroako Hezkuntza sailari.
Korres, EH Bilduko legebiltzarkidea eta EAkidearen izenean eskolak “zentru barneratzaileak eta berdintasunean lan egiten dutenak izan behar dira benetan eta ez bakarrik legalki, eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ez da ordu batzuetako kontua izan behar eta ez da horretan sinisten dugunon eskuan egon behar, hezkuntza sistema osoaren hezurduran zeharkakoa egon behar da”. Horregatik, hezkuntza sexualerako plano soa egin eta martxan jarri behar dela esan du, departamentuen elkarlanarekin eta osasun arloko eragileekin batera, prebentzioari eta hezkuntzari arreta berezia emanez.
Gai honetan aurrerapausoak eman direla aitortu du Korresek, baina mozioak eskatzen dituen neurriak ere garrantzitsuak direla esan du: hezkuntza afektibo-sexuala oinarrizko hezkuntzaren curriculumean sartzea.