Berriz ere, azken egunetan sortu diren gertakariek egoera LARRIA sortu dute, KONFIDANTZA ETA ELKARRETARATZE GIROAN DISTORTSIO berriak sortzen dituztenak, herri honen helburu GARRANTZITSUENA OZTOPATZEN dutena, hau da, BAKE PROZESU batera irits gaitezela, GATAZKAREN KONPONKETA ETA NORMALIZAZIO POLITIKOA lortzea.

Bestalde, ikuspegi demokratiko batetik, onartezina iruditzen zaigu BIZITZA POLITIKOA JUDIZIALIZATU NAHIA. Asko gara euskal gizartean uste dugunok EZ DIRELA KASUALITATEA data berean pertsona eta antolakuntza ezberdinen aurkako prozesu hauek, orain ELKARBIZITZA NORMALIZATU bateruntz bideratu ahal garela.

Gatazka politikoak INOIZ EZ DIRA EPAITEGIETAN KONPONTZEN, ALDERDI POLITIKOEN ARTEKO ELKARRIZKETAREN bitartez baizik. Horregatik, Eusko Alkartasunan uste dugu ALDERDIEN ARTEKO MAHAIA sortzearen alde esfortzuak bidertzeko MOMENTUA DELA, elkarrizketaren bitartez, gatazkaren konponbidea tratatzeko eta gure herriaren normalizazio politikoarako oinarri sendoak jartzeko.

Bakea eta normalizazio politikorako OZTOPO diren eta izan nahi duten haien aurrean, Eusko Alkartasunak jarraituko du era emankor batean konponbidearen alde lan egiten, eta espero dugu alderdi politiko guztiek erabaki honekin bat egitea, balore demokratikoen alde, bakearen eta normalizazioaren alde, EUSKAL GATAZKAri konponbidea bilatu eta sufrimenduarekin bukatu nahi dugun alderdi politikoen arteko elkarretaratzearen alde.

- Eusko Alkartasunan Aznarren garaian AHULDUTA eta orain Zapateroren gobernuak berreraiki ez duen demokraziaren alde indarrak batu beharra MANTENTZEN dugu.

- Ezin dugu ahaztu, eta ezin diogu gizarteari ahaztarazi, guzti honen arrazoia ALDERDIEN LEGEAN sustraitzen dela. Lege injustuaz ari gara, beti kritikatu izan duguna, euskal gizartearen beharrezko babes demokratikoa ez daukana. Eta eskubideak murrizten dituen legea da. Lege hau bertan behera uztea eskatu izan dugu hainbat erakundetan, eta orain ere Rodríguez Zapateroren Gobernuari dei egiten diogu aurreko garaia gainditzeko KEINU GARBIAK egin ditzan, ELKARRIZKETA, eztabaida politikoa, beraz, KONPONBIDEA ukatzen duen alderdi horrekin loturak apur ditzan.

- Espainiako presidentea ezin da BAKEARI dagokionez HITZETAN gelditu. Kontsekuente jokatu behar du. Zentzu honetan keinuak egin behar ditu, eta ez PP-k finkatutako jokuan gelditu. BAKEAREN ALDE APOSTUA EGIN BEHAR DU. Badaki gure alderdiaren LAGUNTZA izango lukeela, eta baita konponketa nahi duten guztiena ere. Borondatea ERAKUSTEKO garaia da.

- Gure herriak gehiegi sufritu du eta HONEK ETEN BEHAR DU. Konponbideak eman behar ditugu, norbanako eskubideak zentzu OSOENEAN eta PERTSONA GUZTIENTZAT errespeta daitezen. Horregatik, Eusko Alkartasunan, gure ERRADIKALTASUN DEMOKRATIKOAren arabera eta BIDE POLITIKOETAN konfidantza osoa jarrita, lan egiten, akordioak proposatzen eta aritzen jarraituko dugu, ALDERDI GUZTIEKIN BATERA, inolako bazterketarik gabe.

Horregatik, beste indar politikoekin hitzegiten ari gara eskubide zibilak errespeta daitezen, era bateratu batean, atzo hasi ginen hitzegiten beste indar politikoekin, ez dugu egun hauek pasata herri adierazpen masibo bat deskartatzen, eta Batasunak bere ekitaldi ospa dezan konfidantzen jarraitzen dugu.

EZIN DUGU DENBORA GEHIAGO GALDU. Zapaterok ez du erakutsi beharrik presidente demokratikoa dela, ez duela amore emango indarkeriaren txantaiaren aurrean.

ETARI ESAN BEHAR ZAIO ERE DENBORA EZ GALTZEKO, ez du erakutsi beharrik bizitza pertsonal eta politikoan sufrimendua, miña eta astinketa sor dezakeela. Keinu baliagarri bakarra euskal gizartearen borondatea errespetatzea da, eta indarkeriarekin bukatzea eskatzen dio.

BERAZ, EZIN DA GEHIAGO DENBORA GALDU, bakea eta normalizazio politikoa posible egiteko erantzukizuna daukagu, eta EUSKAL GIZARTEAK ESKATZEN DUENARI erantzun.

Fuente: Begoña Errazti