EA-ko legebiltzarkidea eta Legebiltzarreko Hezkuntza
eta Kultura Batzordeko batzordeburu den Martin Aranburuk esan duenez ‘Eusko
Alkartasunaren borondate irmoa da euskal lege unibertsitario bat bultzatzea.’

Honela, Euskal Herrirako unibertsitatearen aldeko Herri Ekimen legegilearen
proposamena ez tramitatzeaz Legebiltzarreko mahaiak harturiko erabakia dela
eta Uniekimenak EA-ri bideraturiko kritikei aurre egiten die.

EA-ko ordezkariaren esanetan, ‘legebiltzarreko mahaiak harturiko erabakiaren
justifikazioarekin zeharo bat ez etorri arren, ukaezina da lege proposamen horretan
planteaturiko zenbait aspektu hezkuntza arloan Erkidegoak dituen eskuduntza
esklusiboen lurralde eremutik kanpokoak direla.’. Bere ustez ‘ez da
egia ausardia politikorik ez dagoenik, EA-ko bozeramaileak eta Angeles Iztueta
bera izan baitziren Espainiako LOU-aren alternatiba izango de euskal lege unibertsitarioa
egitearen intentzioa plazaratu zuten lehendabizikoak ‘. ‘Borondate
politikoa dago EA-ren baitan lege hori egiteko, are eta gehiago, hezkuntza sailak
legearen prestakuntzarako darraien prozedimenduarekin bat egiten dugu erabat’
gehitu du Aranburu-k.
Azkenik, ‘positiboak dira beti Herri Ekimen
legegileak, baina are eta garrantzitsuagoa da legearen prestakuntzaren fase
desberdinetan Herri Ekimen horren iritziak eta aportazioak jasotzea’ adierazi
du, horrek agerian uzten baitu ‘zein den legegilearen benetako borondatea.
Ziur naiz Hezkuntza sailak ez diola uko egiten Euskaldun ororen hezkuntzarako
eskubideen errespetua ziurtatzen saiatuko den lege bati, hori baita EA-ren helburua’.
Fuente: Eusko Alkartasuna