Unai Ziarreta EAko presidenteak esan du Espainiako Kongresuan torturaren kontrako neurriak hartzeko eskatuko dutela, baldin eta Espainiako hauteskundeetan ordezkaririk lortzen badute -azkeneko legealdian diputatu bat izan du, Gipuzkoatik-. EAren ustez, ´nabarmen-nabarmena´ da atxilotu batzuen kontra tortura erabiltzen dela eta, hori eragozteko asmoz, EAk polizia etxeetan bideo kamerak erabiltzeko proposamena egin du edo mediku forentseen jokabideko protokoloa aldatzeko.

Fuente: Unai Ziarreta