EAko presidentearen esanetan, “normalkuntzarako eta euskal subiranotasuna nahiz bakea lortzeko agertoki historiko baten aurrean aurkitzen gara”. Begoña Errazti Eusko Alkartasuna alderdiko presidenteak eskerrak eman du Ibarretxek jasotako babesagatik eta bere alde egin ez dutenei, “legegintzaldia hasi baino ez dela egin eta beraz, aurretik oso gai garrantzitsuak dituztela” esan die.

Erraztiren esanetan, “normalkuntzarako eta euskal subiranotasuna nahiz bakea lortzeko agertoki historiko baten aurrean aurkitzen gara”.

“Euskal nazioaz hitz egiten ari gara”. Horregatik, Gobernua eragile eraginkor bat izan behar da, baita Legebiltzarra ere”.

EAko presidenteak, bere alderdiak, normalkuntza politikoa, bakea eta euskal subiranotasuna lortzeko lan egingo duela ziurtatu du.
Jatorria: Begoña Errazti