Nestor Basterretxea artistari omenaldia egingo zaio alderdiaren urteko topaketan, haren jaiotzaren mendeurrenean

 

ERC, BNG, Més Compromis eta Més per Menorca, Plaid Cymru alderdiko galestarrekin eta UDBko bretoiekin batera, Alkartasun Egunean izango dira igande honetan Zornotzan

 

Sara Bailac Esquerrako senataria, Ruben Cela BNGko exekutibako kidea, Nathalie Torres eta Maria Josep Amigó Valentziako Gorteetako Més Compromis alderdiko diputatuak eta Més per Menorcako Pilar Serra, ekitaldian izango dira igandean. Halaber, Plaid Cymruren izenean, Adam Price Galesko parlamentuko kidea joango da, eta Bretainiatik, John Lonie, UDBko ordezkaria.

 

Aurten, Eusko Alkartasunak alderdiaren urteroko hitzordua baliatu nahi izan du Nestor Basterretxea artista eta afiliatu bermeotarrari omenaldia egiteko, haren jaiotzaren mendeurrenean.