Askatasun sozial eta nazional eza eta giza eskubide nagusien urraketa izan ziren duela 47 urte krabelinen iraultza bultzatu zituzten arrazoi nagusiak. Europan, Estatu espainiarrean eta Euskal Herrian arazo horiek konpondu gabe jarraitzen dute egun, testuingurua testuinguru.

Covid 19k sortutako krisi globalak mendebaldeko gizarteek bizi duten krisi orokorraren bisualizazioa baino ez da. Askatasun indibidual eta kolektiborik eza eta eskubide sozial eta politikoen urraketa ohikoegiak dira gaur ere.

Egoera horretan, berdintasunerantz eta krabelinen iraultzari hasiera eman zion “Grandola Vila Morena” abesti ikonikak aldarrikatzen duen senidetasun lurrera eramango gaituen gizarte justiziaren aldeko aldarrikapena inoiz baino beharrezkoagoa da.
IMG-20210424-WA0004