Autodeterminazio eskubidearen alde, printzipio demokratikoen alde eta oinarrizko eskubideen defentsan deklarazioa sinatuko dute Europako Aliantza Libreko (ALE) alderdiek asteburu honetan, Edinburgon (Eskozia).

Europako estaturik gabeko hainbat naziotako alderdiek osatzen dute aliantza hori, Eusko Alkartasuna tartean. Asteburuko bilera horretan ERC (Katalunia), Scotish National Partid (Eskozia) eta Spirit (Flandria) parte hartuko dute, besteak beste, Unai Ziarretak, EAko lehendakariak, atzo azaldu zuenez. Europako Batasunean «independentzia aldarrikapenak» sortzen ari direla esan zuen Ziarretak. Haren ustez, kanpoko esku sartzerik gabe arazoak konpontzeko modurik onena da eta beraz, Euskal Herrian independentzia eskatzean «ez gaude lekuz kanpo». INGELESEK «ONARTU DUTE» Biltzarrean, Eskoziako Alderdi Abertzalearekin (SNP), Eskozian gobernatzen duen alderdiarekin, bilduko da EA. Independentziari buruzko erreferenduma egitea pentsatuta daukate eskoziarrek. Ziarretaren ustez, biolentziarik gabeko jokalekuan eta giza eskubideen errespetutik abiatuz, alderdi horrek Eskozia independentziaren bidean jarri du, lan politikoaren bidez herritarren atxikimendua lortuz. Ziarretak dioenez, erabakitzeko eskubidea «bestelako arazorik gabe eskuratu da Erresuba Batuan, hemen PP eta PSOErekin gertatu ez bezala. Britainian alderdiek dramarik eta arazorik gabe onartzen dute eskoziarrek duten independentzia eskubidea».

Jatorria: Unai Ziarreta