Leire Pinedo: “Euskal Herria beste era batean eraikitzeko dagoela argi azalduko da”

EH Bildu koalizioaren oinarria gogoratu: 276.000 bozka, bigarren indarra legebiltzarrean. Ezkerreko soberanistek inoiz Gasteizeko legebiltzarrean izandako ordezkaritzarik zabalena, hurrengo legealdian erabakitzailea izango den indarra. Herritarren mandatua argia da: aldaketaren politiko eta sozialaren norabidean soluzioak ekartzea,. Egunero herritarrok aurkitzen garen arazoei irtenbideak bilatzen laguntzeko, gure burujabetza politiko, ekonomiko soziala xede izanda.. Mandatu hori betetzera goaz Legebiltzarrean gure 21 parlamentarien jardunarekin.
Hurrengo legealdiak egundoko garrantzia hartzen du, inondik ere: ziklo baten amaiera eta berria eraikitzeko baliatu behar du. Bakea, normalkuntza politikoa eta soziala eta agortua dagoen eredu instituzioanal, ekonomiko eta soziala herritarren eta gizartearen beharretara egokitzeko. EH Bilduk eskaintza integral, aurrerakoi, bideragarri eta positiboarekin helduko dio erronka honi, Gasteizen eta gainerako instituzioetan. Eta instituzioetatik haratago, elkarlanerako prest dauden eragle sozial, sindikalekin elkarlanean. Herritarrei instituzioak irekiz.
Horregatik, datorren inbestidura saioan EH Bilduk Laura Mintegi aurkeztuko du lehendakarigai gisa. Erabaki honen arrazoi nagusia: EH Bildu koalizioaren aldaketa politiko eta sozialerako egitasmoa alternatiba gisa aurkeztera goaz. Euskal Herria eraikitzeko daukagun proiektua aurkezteaz gain, proiektu hori euskal herritarrokin elkarlanean ezkerretik eta burujabetzatik osatzeko eta garatzeko daukagun pretasunaren erakusle.
Inbestidura egunean bi eredu irudikatuko dira: PNVrena, Urkulluk ordezkatzen duena 30 urteotako ibilbidearen jarraipena dena. Madrilen inposizio politiko eta ekonomikoari jarraituko diona. Eskuineko errezetak aplikatuko dituena PPren eskutik, ikusten ari garen moduan. Kutxabank-en, zerbitzu sozialen pribatizazioari ateak zabalduko dizkiona. Pertsonak ekonomia espekulatzailean menpe jarri dituen eredua.. Fiskalitate antisocial eta neoliberala ezarri duena. Fiskalitatearen zama langileria, herritar xumearengan utziz, kapitalaren mesedetan.
EHBilduk ordezkatzen duena eta inbestidura saioan defendatuko duena: (indar gehiago dauka honek, lehen zegoenak baino). Emergentziazko egoeraren deskribapen laburra egin eta aldaketa sakonerako premia azpimarratu: egungo egoerari aurre eginez, aldaketa sakonerako bitartekoak proposatzera gatoz. Gaur inoiz baino argiago EHk bakea, normalizazio politiko eta soziala eta zalantzarik gabe, bere aitorpen nazionala behar du, burujabetza osoa
Eredu ekonomiko berriak oraingoek ez dutelako balio. Pertsonei eman nahi dizkiegu soluzioak, ekonomiaren alorrean, hezkuntzan, kulturan eta herritarren eskubideen defentsan Krisia gehien pairatzen dutenei babesa bermatzea, eskubide sozialak eta politika sozialak indartzea. Enplegua+krisiaren alorrean proposamen zehatzak (PNVri egindako proposamenean helarazi genizkionak). Soluzioak ditugu, borondate politikoa behar da aurrera ateratzeko .