IMG_3327Zuzendaritza Nazionaleko gainontzeko karguak izendatzeaz gain, ildo politikoa eta estatutuak onartu ditu bertan

Eusko Alkartasunak azaroaren 19ko eta 20ko asteburuan Bilbon egin zuen ezohiko Nazio Biltzarrak Eba Blanco alderdiko idazkari nagusi izendatu zuen, bertaratutako ordezkarien botoen %93,2rekin.

Maider Otamendi, Antolakuntzako arduraduna; Asier Gómez, Komunikazioko arduraduna; Nerea Martínez Cerrillo, Finantzetako eta Hauteskunde Ekintzako idazkaria. Iker Ruiz de Egino, Erakundeekiko Harremanetarako eta Araubide Juridikoaren idazkaria, eta azkenik Lorena López de Lacalle. Nazioarteko Politikako idazkaria osatu dute Nazio Batzorde Eragilea.

Bestalde, Kontseilu Naziolaren kideak izendatu dira ere. Lohitzune Txarola Gurrutxaga, Eskubide eta Askatasunen Idazkaritzaren burua, Gorka Novoa Agirregomezkorta, Politika Ekonomiko, Fiskal eta Finantzarioko Idazkaritza. Iban Asenjo Garde, Euskara, Hezkuntza eta Kultura Idazkaritzaren titularra, eta Roke Akizu Aizpiri, Trantsizio Ekologiko, Energetiko eta Digitalizazioko Idazkaritzaren arduraduna dira.

Lurralde-koordinatzaileak ere hautatu dira bide batez: Bizkaikoa Rakel Goñi da. Iparraldekoa, aldiz Miren Urreiztieta. Arabakoa Estitxu Martínez de Iturrate. Gipuzkoakoa Mikel Arreseigor eta Nafarroakoa Nerea Gartzia.

Alderdiaren lan-ildo estrategikoak zehazten dituen txosten politikoa aurrera atera da botoen % 89rekin, eta barne-funtzionamendua arautzen duten estatutuek, berriz, ia % 90ekin onartu dira.

“Ponentzia politikoa eta gure estatutuak onartuta, eta baita Zuzendaritza Nazionala aukeratuta ere, hiru gauza argi eta garbi frogatzen ditugu. Eusko Alkartasunean eskaintza politiko integrala dugula Euskal Herrirako, erabateko barne-mekanismo demokratikoekin hornitzen garela eta alderdi honen buru diren pertsonak prest ditugula. Alderdiaren gehiengoaren babesa daukagu eta beraz, behingoz guri lan egiten uztea exijitzen dugu horixe baita nahi dugun bakarra”, eskatu du Eba Blanco idazkari nagusiak Nazio Biltzarraren balantzean.

 

IMG_3286 IMG_3282 IMG_3182 EzOhikoXIVBiltzarNazionala