Alderdi biak kezkatuta agertu dira Espainako gobernuak galdeketaren aurkako errekurtsoa jarri du eta.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan urriaren 25erako aurreikusitako kontsultaren aurka Espainiako Gobernuak aurkeztuko duen errekurtsoak eragin dezakeen egoera aztertzeko eta kontsultaren alde egin ditzaketen ekimenak adosteko, Eusko Jaurlaritza osatzen duten hiru alderdiek (EAJ, EA eta EB) eta Aralarrek bilerak egingo dituzte datozen egunetan. Hala iragarri zuten atzo EAJ eta EAko arduradun nagusiek, bi alderdiek Bilbon eginiko bilera amaitu ostean komunikabideei helarazitako agiri batean.

Unai Ziarreta EAko presidentea eta Joseba Azkarraga idazkari nagusia eta Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea eta Belen Greaves idazkari nagusia izan ziren bileran. Hiru herrialde horietako egoera politikoa aztertu zuten, «bereziki» Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an onartutako kontsulta legea.

Espainiako Gobernuak «segurtasun osoz» Espainiako Auzitegi Konstituzionalean aurkeztuko duen helegiteak aurrera eginez gero sortuko litzatekeen egoera «oso larria» dela iritzi diote bi alderdietakoordezkariek. Hori aztertzeko hirukoa osatzen duten hiru alderdiren arteko
lehenengo bilera bat deitzea adostu dute, eta, ondoren, Aralar ere batuko zaie, «kontsulta legea babesteko gara daitezkeen ekimen guztiak aztertu eta koordinatzeko». EAJ eta EAko arduradun nagusiek jakinarazi dutenez, «ekimen horiek juridikoak, politikoak eta erakunde mailakoak izango dira,eta, hala badagokio, sozialak ere bai».

 

Jatorria: Eusko Alkartasuna/Berria