Jesus Mari Larrazabal Bandresen lagun minak euskarari eta euskal kulturari zien maitasuna nabarmendu du.

Eusko Alkartasunak saminez hartu du Luis Mari Bandres EAJko buruzagiaren heriotzaren albistea eta haren ibilbidea, pertsonala zein politikoa, laudatzekoa eta kontuan hartzekoa dela nabarmendu du. EAk dolumina adierazi die Bandresen familiari eta alderdikideei eta haien ondoan egongo da hileta elizkizunetan.

Albistea “tristea eta gogorra” izan da bereziki Jesus Mari Larrazabal EAko legebiltzarkidearentzat, “azkeneko 45 urteotan lagun minak izan garelako”. Larrazabalek azpimarratu duenez, Bandres “abertzale fina izan da, euskaltzale sutsua eta kulturgile sakona”. Horrek ardura instituzionalak onartzera bultzatu zuen eta euskara eta kultura arloan ere ekarpen handia egin zuen, Ez dok amairu taldean, Bascongada de Amigos del Pais, Elhuyar eta Aranzadi elkarteetan, besteak beste.

Jatorria: Eusko Alkartasuna