Jesus Mari Larrazabal Jesus Mari Larrazabalek bi alderdi horiek adostutakoa kritikatu du kobazuloa eta bere ingurua babesteko behar diren gutxienezko irizpideak aplikatzera Jaurlaritza behartzen ez duelako. Gipuzkoako Aldundiaren iritzia sendotasunez defendatu ordez PSEren asmoak onartu izana egotzi dio EAJri.

Jesus Mari Larrazabalek balorazio negatiboa egin du gaur goizean Legebiltzarrean Praileaitzeko kobazuloa eta bere ingurua babestu beharrari buruz egindako eztabaidaz, azkenean EAJk eta PSEk EAren jatorrizko mozioari eginiko zuzenketa alternatiboa onartu dutelako. Larrazabalek “PSEren koherentziarik eza” salatu du, “pasa den legegintzaldian gaur errefusatu duena defendatzen zuelako”, eta EAJri “arduragabekeriaz jokatzea” leporatu dio, “Gipuzkoako Foru Aldundian jeltzaleek zehaztutako irizpideekin bat egin ordez, PSEren asmoak babestea nahiago izan duelako, Patxi Lopezen Gobernuak Praileaitz behar bezala babestuko ez duen dekretu bat onartuz”. EAko legebiltzarkidearen esanetan, “bai EAJk, bai PSEk aurpegia eman beharko dute horregatik Gipuzkoako gizartearen aurrean eta euskal gizarte osoaren aurrean”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna