Rafa Larreina, zerrendaburua Arabatik Rafa Larreina Arabako EAko zerrendaburuak ongizate estatua indartzearen aldeko apustua egin du, «korronte neoliberalen esku-hartzea ekiditeko». Larreinak azaldu duenez, EAren konpromisoa da enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzea, egungo enpleguei eutsiz eta ongizate estatua indartuz.

Rafa Larreina Arabako EAko zerrendaburuak ongizate estatua indartzearen aldeko apustua egin du, «korronte neoliberalen esku-hartzea ekiditeko». Larreinak azaldu duenez, EAren konpromisoa da enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzea, egungo enpleguei eutsiz eta ongizate estatua indartuz.

Ildo horretan, krisialdi ekonomikoari aurre egiteko, hiru neurri proposatu ditu EAk: batetik, gizarte azpiegituretan inbertsioa handitzea, enplegua eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko; bestetik, etekinak dituzten enpresetan erreserba gordailua sortzea, enplegua bermatzeko; eta, azkenik, berrikuntza politikak sustatzea, industria lehiakorra izateko.

Jatorria: EP/Edurne Begiristain/Berria