Iratxe López de Aberasturi, Rafa Larreina eta Antxon Belakortu Rafa Larreina, Eusko Alkartasunako lehen hautagai arabarrak, Kutxen legearen erreforma bultzatuko duela agindu du, EAEko hiru kutxen fusioa ahalbidetzeko eta hala, erakunde finantzario berriak gure herriaren egoera sozioekonomikoarekin izango duen lotura estua ziurtatu.

Rafa Larreina, Eusko Alkartasunako lehen hautagai arabarrak, Kutxen legearen erreforma bultzatuko duela agindu du, EAEko hiru kutxen fusioa ahalbidetzeko eta hala, erakunde finantzario berriak gure herriaren egoera sozioekonomikoarekin izango duen lotura estua ziurtatu.

Kutxa berriak enpresa txiki eta ertainak bultzatu behar ditu, autonomoak aurrera eraman, eta proiektu industrial berrietan sartu enpresen toki aldaketa edo deslokalizazioa zein honek suposatzen duen lan galtzea ere ekiditeko.

Ildo honetatik, Larreinak PP eta PSOEren jarduna salatu du, kutxen bateratzea blokeatze lanetan. “Honek” baieztatu du Arabako hautagaiak “Arabarentzako bereziki ondorio ezin txarragoak ekarri du: berme finantzario ezak aeronautika alorreko hainbat enpresa estatu espainoleko hainbat tokitara alde egitea eragin du, Araban 3000 lanpostu galdaraziz”.

Lotura: Argazki galeria
Jatorria: EA