Pello Urizar idazkari nagusia egon da EAren ordezkaritzaren buruan.

Pello Urizar idazkari nagusia buru izan duen EAren ordezkaritza batek parte hartu du gaur Azpeitian Inaxio Uriaren omenez egindako ekitaldian, ETAk hil zuenetik urtebete igaro denean. Urizarrekin batera Iñaki Agirrezabalaga Gipuzkoako koordinatzailea eta Ikerne Badiola Komunikazio idazkaria ere izan dira.

Omenaldia arratsaldeko ordubatean hasi da ETAk Uria hil zuen leku berean, duela egun batzuk Uriaren familiak harrizko monolito bat jarri zuen tokian, hain zuzen ere. Isilean egindako elkarretaratzean ordezkari politiko eta instituzional ugarik parte hartu dute. Ekitaldian parte hartuz, EAko ordezkariek babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan diete Uriaren senitartekoei eta lagunei.

Jatorria: Eusko Alkartasuna