EAk gaur esan du alderdi politikoen legez kanporatzeen aurrean ´isilik ez´ dela geratuko eta, hala, larunbat honetan elkarretaratzea egingo du Gernika-Lumon (Bizkaia). Foruen Plazan egingo dute ekimena, 11:30ean. ´Demokraziaren eta askatasunaren aldeko ekitaldia izango da. Bakea eta normalizazioa politikoa lortzeko giza eskubideak guztiontzat izateko garrasi egingo dugu´, adierazi du Onintza Lasa EAko zuzendaritzakideak. Biharko greba orokor deialdia ´egokia ez´ dela deritzo EAk, ´eta ez du inola ere arazoa konpontzeko balio´. Biharko ekimena ´pairatuko´ duena euskal ekonomia izango da, haren iritziz.

Jatorria: Rafael Larreina