Unai Ziarreta EAko lehendakariaren ustez, EAJk eta PSOEk honek CiUrekin egindako akordioa egiten badute, “zintzilik dauden bi edo hiru eskumenen inguruan egindako akordio horrek ez du herri honetara ekarriko bakea eta normalizazio politikoa”. Haren iritziz, EAJk “erabaki garrantzitsua du hartzeko: edo sakoneko arazoak konpondu edo PSOErekin akordio mota batera heldu”. EAk Eusko Jaurlaritzako proposamena “bultzatzen” segituko duela adierazi du Ziarretak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Unai Ziarreta