EAk gose greban dauden gazte atxilotuen aldeko ekitaldi batean parte hartu du Hendaian.

Eusko Alkartasunak parte hartu du gaur Hendaian euroaginduaren aplikazoari jarraituz Ipar Euskal Herrian atxilotutako zortzi gazteen aldeko ekitaldi batean. Ikerne Badiola Komunikazio idazkaria izan da bertan EAren izenean, beste eragile politiko eta sozial batzuekin batera. Atxilotuek eta aske geratu den Irati Tobarrek ere baraualdia hasi dute protesta gisa eta horri eutsiko diote hilaren 23ra arte, euroaginduaren erabilpena salatzeko.

Jatorria: Eusko Alkartasuna