EAk eta ezker abertzaleak gutun bat helarazi diote Aralarri akordio estrategikoaren berri emateko eta fase politiko honek behar duen independentisten arteko elkarlanaz hitz egiteko.

Gaur goizean, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleko kidez osaturiko ordezkaritza batek Aralar alderdiak Iruñean duen egoitzan eranskinean doakizuen gutuna helarazi du.

Eusko Alkartasuna-k eta Ezker Abertzalea-k izenpeturiko Indar politiko independentisten arteko akordioaren oinarri estrategikoak akordioaren oinarri nagusiak jasotzen dira gutunean.

Era berean, gutun honen bidez, Euskal Estatua eratzea helburu duen akordio estrategikoaren eta fase politiko honek behar duen indar independentisten arteko elkarlanaren inguruan Aralar-ekin burutu beharreko elkarrizketa ofizialei ekiteko Eusko Alkartasuna-k eta Ezker Abertzalea-k dugun disposizio osoaren berri eman zaio Aralar-i.

PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: Eusko Alkartasuna