Onintza Lasa EAko bozeramaileak hitza herritarrei emateko eskatu dio ETAri: «Indarkeria soberan dago, traba besterik ez du egiten, herritarren nahiak eta hitzak soilik erabaki behar du gure herriaren etorkizuna, eta
ETAk hori argi eduki behar du». Lasaren ustez, azken elkarrizketan ETAk «berriz ere agerian utzi du bere arduragabekeria eta koherentziarik eza: benetan uste badute herritarrek erabaki behar dutela, borroka armatua bertan behera utzi beharko lukete, herritarren nahiarekin guztiz bateraezina baita». Eskoziako adibidea bere buruari ezartzeko ere eskatu dio ETAri: «Euskal Herrian Eskozian bezalako prozesua egiteko eskatu dute.
Ongi, baina hala egitera, logikak argi dio haiek desegin egin behar dutela aurrena», esan du Lasak.

EAk elkarrizketaren alde lanean jarraituko duela gaineratu du, «zain egon gabe ETAk zer egiten edo esaten duen. Izan ere, ETAri ezin diogu utzi protagonista izaten gatazkaren irtenbidean».
Jatorria: Onintza Lasa