“2013 urteak UPNren porrota frogatu du eta aldaketarako aukerak argitu ditu”

Posted by Prentsa Bulegoa on dic 31, 2013 in Sin categoría

“Datorren urtea erabakigarria izango da Nafarroan aldaketa politiko historikoa ahalbidetuko duten akordio handiak lortzeko eta baita bake eta normalizazio prozesua indarberritzeko ere”    Urteko azken egunaren bezperan, Eusko Alkartasunatik gaurkotasun politikoa gidatu duten gertaera garrantzitsuenen irakurketa egin nahi dugu, baita egoera sozial eta ekonomiko kezkagarriaren balorazioa ere, agortuta eta gobernatzeko gaitasunik gabe dagoen...

Read More

Eusko Alkartasunak epaiketetara joko du Nafar Gobernuak legedia bete dezan exijitzeko

Posted by Prentsa Bulegoa on dic 23, 2013 in Sin categoría

MAIORGA RAMIREZ Egunon, Milesker etortzeagatik. Gaur zoritxarrez gehiegi luzatzen ari den gai baten gaineko irakurketa egin nahi dugu: ETB LTD bidez ikusteko nafar herritarren aldarria. Gaia kokatzeko, ezinbestekoa da hiru puntu aipatzea. Batetik, ETB jasotzea dela nafarrek euskarazko telebista bat izateko aukera bakarra. Beraz, herritarren hizkuntza eskubideez ari gara. Bestalde, nabarmendu behar da ez dagoela inolako oztopo legalik Nafarroan...

Read More

“Albiste pozgarria da herritarrentzat UPNren traben gainetik Iruñerrian ETB ikusi ahal izatea”

Posted by Prentsa Bulegoa on dic 12, 2013 in Sin categoría

UPNk Europako gomendioak alboratuz eta euskararen normalizazioaren aldeko ekimen guztiak oztopatuz jarraitzen du lotsagabe, horregatik, EAk lanean jarraituko du nafarren hizkuntz eskubideak bermatu daitezen   Eusko Alkartasuna alderdiaren arabera albiste benetan pozgarria da eta positiboa gizarte osoarentzat, ETBk Iruñerriko Erreniegako eta Ezkabako seinale analogikoa digitalizatzea, eta beraz, bihartik aurrera zonalde horretako...

Read More

Nafarroak aldaketa premia du

Posted by Prentsa Bulegoa on abr 16, 2013 in Sin categoría

Maiorga Ramirez Nafarroako EAko koordinatzaileak eta Andres Leonard eta Roberto Mateos Gazte Abertzaleak taldeko ordezkariek Nafarroako egoera politikoa hizpide izan dute gaur. Nafarroan, orohar, egoera ekonomikoki eta sozialki erabat larria bada, are lazgarriagoa eta sostengaezinagoa da gazteen kasuan. Gazteen langabezia datuak benetan dira mingarriak. Iragan martxoan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuetako agentzietan 56.486 langabe zeuden izena...

Read More

EAk euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzea leporatu die UPNri eta PPri

Posted by Prentsa Bulegoa on ene 30, 2013 in Sin categoría

Nafarroako Eusko Alkartasunaren Lurralde Batzordeak UPN eta PP alderdiek azkenaldian hartutako neurri eta jokabideak aztertuko ditu, zeintzuek euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzen dituzten. Nafarroa plural baten aurka Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak erakutsi duten jarrera obsesiboak erantzun bateratu eta berehalakoak behar ditu, bai maila politikoan eta baita sozialean ere. Euskalerria irratia legeztatzeari ezezkoa emanda,...

Read More

Nafarroa ez da Estatuan marko juridiko-politikoaz irekitako eztabaidatik kanpo geratuko

Posted by Prentsa Bulegoa on ene 17, 2013 in Sin categoría

Alderdiak biltzarraren aurretiko parte-hartze prozesuari ekin dio Nafarroaren etorkizuneko estatusari buruzko adostasun batera iritsi beharraren inguruko eztabaida batekin, muga bakarra nafarren borondatea izanik. La Comisión Territorial de Eusko Alkartasuna en Navarra ha analizado en la reunión celebrada ayer el contexto de crisis y fracaso del modelo de Estado, cada vez más evidente y que requiere una profunda...

Read More

- - - European Manifesto for the 2024 European Elections - Gardentasuna