´Gutxiengoak aintzat hartu behar dira, baina horrek ez du esan nahi gehiengoak nahi duena baliogabetu daitekeenik. Horixe da, gure ustez, eztabaidaren gakoa´, adierazi dio Begoña Lasagabasterrek Espainiako Gobernuko presidenteari. Etorkizunean Euskal Herrian foro bat edo negoziazio politikorako mahai bat eratzen bada, ´inor´ ezin daitekeela ´baztertu´ esan dio Eusko Alkartasunak Madrileko Kongresuan duen bozeramaileak Jose Luis Rodriguez...
EAk abertzaleen batasuna aldarrikatu du eszenatoki berrian
Behin indarkeria bukatuta, ´sakoneko eztabaidan´ sartu beharra dagoela deritzo Begoña Erraztiren alderdiak. Eusko Alkartasunak ´Guztion artean, posible dugu´ lelopean bildu ditu kide eta jarraitzaileak Gernikan (Bizkaia). ETAren su-etenarekin abiatu den eszenatoki berrian, ´abertzaleen batasuna´ aldarrikatu du Begoña Errazti alderdiko presidenteak. Erakunde armatua ´gatazkaren ondorioa´ dela erantsi du Unai Ziarreta idazkari nagusiak. EAren...
Unai Ziarreta: ´Euskaldunok erabakitakoa ez da gero Madrilen negoziatuko´
Alderdi abertzalearen hitzetan, ´ezin dugu Estatutu Berriaren proposamenarekin jarraitutako bidea hartu´. Orduan, Eusko Legebiltzarrak onartutako proposamena atzera bota zuen Kongresuak Unai Ziarreta Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiak azpimarratu du ´etorkizunean, euskal alderdiek osatutako mahaiak erabakitakoa´ ez dela gero Madrilen negoziatuko. Erabakiak esparru juridikoaren aldaketa ekarriko badu ere, Kongresuak ´berretsi´ baino ez duela...
Errazti: ´Erabakia errespetatzeko eskatu beharko lioke Ibarretxek Zapaterori´
EAko presidentearen berbetan, Zapaterok ´lan historikoa´ du egiteko. ´Madrilgo gobernua urrats garrantzitsuak ematen ari da, baina orain bete egin behar dira´, zehaztu du. Begoña Errazti Eusko Alkartasuneko (EA) presidenteak eskaera egin dio gaur Juan Jose Ibarretxe lehendakariari Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin bilduko den egunaren bezperan. Hain justu, Ibarretxek Espainiako gobernuburuari ´euskal herritarren erabakia´ errespeta dezan...
Terrorismoaren Aurkako Ituna desegin behar da, Erraztiren ustez
Radio Euskadin baieztatu duenez, itun horrek, biltzekotan, ´huts egitea izan zela´ onartzeko egin behar du. PPk eta PSOEk Euskal Herrian eragina izango duten erabakiak hartuko ez dituztela ohartarazi du. Begoña Errazti EAko presidenteak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan baieztatu duenez, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak atzo iragarritako Terrorismoaren Aurkako Itunaren bilera, haren sorrera ´huts egitea izan...
´Prozesua itzulezina´ da, Erraztiren arabera
Eusko Arkartasunako presidentearen aburuz, ´alderdi politikoek ahaleginak egin behar dituzte urratsak emateko eta ETAk keinuren bat egin behar du´. Egungo egoera politikoa itxaropentsua da Begoña Errazti EAko presidentearen aburuz: ´ETA eta indarkeria amaitzeko une positiboa da. Bake-prozesua itzulezina da eta orain ETAri dagokio keinu argiren bat ematea. Espero dezagun azkar izatea´. Bake prozesu batera heltzeko eta euskal gatazkari konponbide...