EAk haur lapurtuen auzia aztertzeko batzorde berezi bat sortzea bultzatu du Legebiltzarrean

Posted by Prentsa Bulegoa on Ots 16, 2012 in Gizarte-gaiak

Juanjo Agirrezabalaren proposamen bati jarraituz, Osoko Bilkurak batzorde bat eratzea onartu du aho batez 1940tik 1990era bitartean gertatutakoa argitzeko, umeak lapurtzeagatik eta adopzio irregularrak egiteagatik aurkeztutako salaketen inguruan. Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak Eusko Alkartasunaren legez besteko proposamen bat onartu du aho batez, eta batzorde berezi bat sortuko du 1940tik 1990era bitartean eginiko adopzio irregularrak eta...

Read More

Lehendakariak EAri emaniko erantzunak berretsi du Jaurlaritzan koordinaziorik ez dagoela Haur Etxeak programan

Posted by Prentsa Bulegoa on Ots 10, 2012 in Gizarte-gaiak

Juanjo Agirrezabalak “inprobisatuz jarraitzea” egotzi dio Patxi Lopezi, “proiektu horri buruzko ebaluazioa urte amaieran egingo dutela esateagatik”. Izan ere, “Hezkuntza sailburuak gaia erabakita dagoela eta plan horrek ez duela jarraituko iragarri du jada”. Juanjo Agirrezabalak azalpenak eskatu dizkio lehendakariari gaurko Kontrolerako Osoko Bilkuran hainbat sailburuk agerian utzitako barne koordinazio faltaz, eta haren erantzunak erabat...

Read More

Samaniego, Kripan eta Mañueta Errioxarekin sinatutako akordiotik at uztea egotzi dio EAk Jaurlaritzari

Posted by Prentsa Bulegoa on Abe 12, 2011 in Gizarte-gaiak

Juanjo Agirrezabalak Osasun sailburua Legebiltzarrean ager dadila eskatu du. “Bengoak azaldu behar du zergatik hiru udalerri horietan bizi diren ia 1.000 lagunek jarraitu behar duten Arabar Errioxan osasun arretarik jaso gabe”, dio EAko legebiltzarkideak. Juanjo Agirrezabalak eskatu du Rafael Bengoa Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean azal dezala zergatik pasa den asteazkenean, hilak 7, Errioxako Osasun Zerbitzuarekin sinatutako...

Read More

Uholdeek kaltetuentzako presazko neurriak eta laguntza ekonomikoak bideratzeko eskatu dio EAk Jaurlaritzari

Posted by Prentsa Bulegoa on Aza 8, 2011 in Gizarte-gaiak

Juanjo Agirrezabalak legez besteko proposamen bat aurkeztu du Legebiltzarrean, lehenbailehen eztabaidatzeko, “kaltetutako milaka lagun eta enpresa daudelako eta berehalako erantzun instituzionala behar dutelako”. Eusko Jaurlaritzak presazko neurriak hartzea eta pasa den asteburuko uholdeek Gipuzkoan eta Bizkaian kaltetutako milaka lagun eta enpresarentzako laguntza ekonomikoak bideratzea nahi du Juanjo Agirrezabalak, eta horretarako legez...

Read More

Oinarrizko errenta murrizteak milaka lagun pobrezia mailaren azpitik utziko dituela ohartarazi dio EAk PSEri

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 26, 2011 in Gizarte-gaiak

Eskaeren kopuruak gora egingo duela aurreikusten ari den une honetan, hain justu, Eusko Jaurlaritzak Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan planteatu duen aurrekontu-murrizketaren aurka azaldu da Juanjo Agirrezabala, eta “PSEk legea ezkutuan, atzeko atetik, aldatu nahi” duela salatu du. Una vez conocido el avance de los Presupuestos Generales del Gobierno vasco para 2012, Juanjo Agirrezabala constata que el Ejecutivo del PSE “actúa...

Read More

PPri men egitea eta gizarte babeserako sisteman murrizketa onartezinak bultzatzea egotzi dio EAk Zabaletari

Posted by Prentsa Bulegoa on Urr 18, 2011 in Gizarte-gaiak

Juanjo Agirrezabalak Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzearen aurkako bozka emango du Legebiltzarreko Osoko Bilkuran. Salatu duenez, “sailburuak errealitatea faltsutu egiten du diru-laguntzak eta enplegua lotzen dituenean, horrela ezkutatu nahi duelako egiten ari den gauza bakarra laguntzak jasotzeko bidea zaildu eta eragoztea dela”. Eusko Alkartasuna votará en el Pleno del Parlamento Vasco en contra del proyecto de ley que el Gobierno...

Read More

Legezko informazioa - Erabilerraztasuna - Kontaktua - European Manifesto for the 2019 European Elections - Gardentasuna