Bizkaian monumentalak diren eta legez babestuak dauden eraikin abandonatuak daudela kritikatu du Endika Montes, EH Bilduren Bizkaiko Batzar Nagusietako prokuradoreak. Horiek batez ere industria-iraganekoak direla zehaztu du, Montesek eta zehazki eskatu du Euskal Errotak eraikinaren birgaitzea martxan jartzea, “berehala, formula batekin edo bestearekin, kasu horretan hori ez baita garrantzitsuena”. Bizkaiko Batzar Nagusietako Kultura, Euskara...
LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna
LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunean, Eusko Alkartasunatik aldarrikatu nahi dugu pertsona guztiek dutela maitasuna askatasunez bizitzeko eskubidea. Horregatik adierazten dugu, gaur eta egunero, edozein diskriminazio motaren aurkako borrokan dugun konpromiso irmoa. Argi daukagu beharrezkoa dela, bai kalean bai erakundeetan, sexu-askapenaren aurkako jazarpenei aurre egitea. Erakunde publikoen politika irmoak eskatzen ditugu LGTBI pertsonen...
LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna
LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunean, Eusko Alkartasunatik aldarrikatu nahi dugu pertsona guztiek dutela maitasuna askatasunez bizitzeko eskubidea. Horregatik adierazten dugu, gaur eta egunero, edozein diskriminazio motaren aurkako borrokan dugun konpromiso irmoa. Argi daukagu beharrezkoa dela, bai kalean bai erakundeetan, sexu-askapenaren aurkako jazarpenei aurre egitea. Erakunde publikoen politika irmoak eskatzen ditugu LGTBI pertsonen...
Maiorga Ramirez: “Nafarroan etxebizitza izateko eskubidea ahalbidetzeko zer baliabide ditugun jakitea eskatzen dugu”
Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentariak, Nafarroako Gobernuari AHTaren PSISeko etxebizitza plangintzak berriro martxan jartzeko eskatzeko UPNk aurkeztu zuen mozioaren eztabaidan eta bozketan parte hartu zuen atzo. EH Bilduk kontrako botoa eman zuen, etxebizitza izateko eskubidea “ekuazio konplexuagoa” dela azalduz. Maiorga Ramirezek esan zuenez, etxebizitza eskuratzeko eskubidearen aurrean “UPNren premisa 10.000 etxebizitza...
ESKOZIA : Indar independentista eta berdeen gehiengo osoa. Bigarren Erreferenduma abian da!
Scottish National Party eta alderdi ekologistak inoiz Eskoziako parlamentuak izan duen gehiengo independentista zabalena lortu dute; 129 eserlekutik, 72 eman dizkio eskoziar gizarteak. Argi dago beraz eskoziarrek nagusiki bigarren erreferenduma ospatu nahi dutela, SNPk hori agindu baitu kanpainan zehar. Alderdi independentista izanik, ez da ingeleraz esaten den bezala “Single Issue Party” edo gai bakarreko alderdia. Justizia sozialean...
Espekulazioa geldiaraztea da etxebizitza hutsen OHZ igotzearen helburua
Etxebizitza hutsen Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, OHZri aplikatutako igoera defendatu du Nerea Martinezek, Arabako EH Bilduko batzarkideak espekulazioa geldiarazteko eta etxebizitza eskubidea bete dadin bultzatzeko tresna gisa. Martinez %50ekoa izan daitekeen karga hori kentzearen aurka agertu da, eta PPk gaur egindako Osoko Bilkuran proposatutakoaren aurrean EH Bilduren jarrera finkatu du: “Hobetu daitekeen tresna bada ere, aukera ematen...




