Gipuzkoako hondartzak herrialde guztiaren ondarea direla aldarrikatu zuen asteazkeneko Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran Iker Intza, EH Bilduko batzarkideak. Hori dela eta, horiek mantendu eta kudeatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ekarpena egin behar duela esan zuen Intzak, Covid egoeran hori bereziki garrantzitsuagoa dela azpimarratuta. Hondartzen kudeaketak inbertsio handia eskatzen duela azpimarratu zuen EH Bilduko batzarkideak, sorosleak...
ZERGAK: Askatasuna dugun alor bakarrenetarikoan, zergatik ez ditugu garai berrietara moldatutako erabakiak hartzen?
Leire Pinedo legebiltzarkideak zerga politiken inguruko interpelazioa aurkeztu du Osoko Bilkuran. Honen bidez, jakin nahi izan du “ze neurri hartuko dituen Jaurlaritzak EAEko zerga politika Europa eta mundu mailan martxan dagoen estrategia berriarekin lerrokatzeko”. Zentzu honetan Leire Pinedok gogoratu du zerga politikaren garrantzia, izan ere, “politika publikoen erdigunean dago, zerga politika baita politika publikoak garatzeko diru iturri...
Arrantza errentagarri egiteko gutxieneko prezioak arautzeko neurriak behar dira
Arrantza jarduera ekonomiko errentagarri eta iraunkorra bihurtzeko, eta ekoizpen-kostua ordaintzeko, gutxieneko prezioak arautzeko neurriak behar direla esan du Idurre Bideguren, EH Bilduko senatariak gaur Senatuko Osoko Bilkuran Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari egindako galdera batean. Arrantzak Euskal Herrian duen garrantzia gogorarazi du Bidegurenek, eta jasangarritasuna eta klima aldaketaren ondorioen erronkari aurre egiten...
Gris dugu berdea
GRIS DUGU BERDEA Ingurumenaren Munduko Eguna da ekainaren 5a, mundu jasangarri bat, bizitzaz betetako planeta aldarrikatzeko beharko lukeen eguna. Ekainak 5 honetan guda deklaratu nahi diegu kutsatzea merkeegi irteten zaien horiei, Ama lurra erasotzea helburu duten horiei, natura salgai dagoela uste duten horiei, eta batez ere, horrelako pentsamendua eta jokaera zilegi dela irudikatzen duten botere eta buruzagiei. Politika irmo,...
BELTZ DUGU BERDEA Ingurumenaren Munduko Eguna da ekainaren 5a, mundu jasangarri bat, bizitzaz betetako planeta aldarrikatzeko beharko lukeen eguna. Ekainak 5 honetan guda deklaratu nahi diegu kutsatzea merkeegi irteten zaien horiei, Ama lurra erasotzea helburu duten horiei, natura salgai dagoela uste duten horiei, eta batez ere, horrelako pentsamendua eta jokaera zilegi dela irudikatzen duten botere eta buruzagiei. Politika irmo, konprometitu...
Eba Blancoren hitzaldia Laudion ospatutako EH Bilduren dokumentalaren aurkezpenean
Arratsalde on guztioi; Ez dakizue zein pozgarria den zuen aurpegiak ikustea, nahiz eta maskarak zuen irribarreak estali. Ez dakizue zenbateko ilusioa sortzen duen amets konpartitu bat guztion artean errealitate bihurtzeak. Ez dakizue zenbateko balioa duen dokumental honen aurkezpenean gu guztiok batera egoteak. Urte zaila izan da aurtengoa; pandemia madarikatu honek jende asko eraman du gure artetik, besarkadak eta aurrez aurrekoak lapurtu...




