Iparraldetik jotzen du azken bizpahiru urteetan Euskal Herriko egoera politikoaren aldaketaren haizea. Eta esan genezake, itxaropena ere bai. Alderdi eta ordezkari politikoek interes orokorra alderdikeriaren gainetik jartzen jakin dutela erakutsi du Iparraldeko hiru herrialdeetan erakunde propioa sortzeko aldarrikapenaren inguruan eman den adostasunak. Estatu mailako alderdiek frantses jakobinismoaren gainetik pasa dira gai honetan. Luhusoko...
Helburu politikoa izan duen gurutze bidea
Juan Carlos Goienetxea inputatua zegoen kasua artxibatzea erabaki du Gernikako Auzitegiak. Eusko Alkartasunako kidea da Goienetxea, gure alderdia ordezkatuz Bermeoko alkatea izan zen eta gerora EH Bilduren udal taldekide izan zen. Epaitegiaren erabakiak Goienetxearen ibilbide politikoa zikindu nahi izan duen kasua argitu du. Eusko Alkartasuna eta EH Bildu ustelkeriaz aritzen diren alderdi politikoen zakuan sartu nahi izan dituzte kasu honen...

Goienetxearen jarrera argitu du epaitegiak
Juan Carlos Goienetxea deklaratzera deitu zuten kasua itxi egin du Gernikako Epaitegiak. Erabakiak ez digu sorpresa eragin, ez bait genuen bestelakorik espero baina pozgarria da, oso. Kasua alderdikeriaz erabili zen, Bermeoko alkate ohiak urteetan zehar egindako lana zikindu nahiean. Orain justiziak berak babestu du bere jokaera.
Errealitatean murgiltzea
Arabako lurralde historikoaren aurrekontuak babestu ditu EH Bilduk eta horrek gizartearen eta koalizioaren jarrerari buruzko argazki errealistagoa utzi digu. EH Bildurekin ezin direla fidatu errepikatzen dute EAJren zuzendaritzako kideek -IƱigo Urkulluk batez ere- ia egunero, koalizioaren proposamenak ez direla errealistak ezta gauzagarriak ere, gure herriko erakundeetako bigarren indarra sistemaren kontrako mugimenduekin parekatu nahian. Baina...
Oztopoa helburu
Bart egindako atxiloketek Euskal Herrian behin betiko bakea lortzeko lanak oztopatzea dute helburu. Komisaldegira eramandako pertsonak beste prozesu guztietan estatuek edo nazioarteko eragileek egindako papaera burutzen ari dira, eta gure babes osoa dute. Behin betiko bakerako bidea ere aldebarrekoa izan beharko dela erakutsi digute berriro ere.