Madrilen diotenez, Kataluniako subiranotasun prozesuak abiadura handia hartu du, Eusko Alkartasunaren ikuspegitik ordea azkenera hurbiltzen ari dela iruditzen zaigu, hori baino ez. Kontua da, estatuak ez zuela uste azkenera iritsiko zenik. Erreferendumaren aurretiko epearen testuinguruan hasiko da bihar Kataluniako Justizia Epaitegi Nagusian azaroaren 9ko herri galdeketarengatik Artur Mas, Generalitateko presidente ohia, Joana Ortega,...
Hirugarren erakundea
Agian sarriegi hitz egiten dugu mugarri historikoei buruz herri honetan. Baina aste honetan Ipar Euskal Herriko Elkargoaren sorrera ofiziala historikoa izan da benetan. Historikoa da hiru herrialde kontinentalek erakunde propioa izango dutelako lehen aldiz. Horrek zerbitzuak hobetzeko aukera emango du baita Estatu frantsesa zein Hegoaldeko erakundeen aurrean ordezkaritza izateko gaitasuna. Hiru esparru administratiboetan zatiturik jarraitzen du...
EH Bilduren indarrik handiena bere aniztasunean datzala ohartarazi du Eusko Alkartasunak
Sorturen berrantolaketa EH Bilduren prozesuarekin ez nahasteko deia egin du alderdiak Sortu garatzen ari den barne prozesua EH Bilduk egin behar duenarekin ez nahasteko deia egin du Eusko Alkartasunak, azkenak koalizioa osatzen duten alderdi guztiei eragiten diolarik. Patxi Zabaleta, Aralarreko zuzendaritzako kide ohiak egindako elkarrizketaren harira egin ditu adierazpenak Eusko Alkartasunak, subiranotasun batasunaren sorrera posible egin zuen...

Urteroko zita baino gehiago da: Etorkizuna da
Euskal presoen giza eskubideak aldarrikatzeko kalera irteten da urtero urtarrileko larunbat batez Euskal Herriko gizartearen gehiengo sozial eta politikoaren ordezkaritza zabala. Horregatik, lastima da Sare bezalako talde anitzak deitutako manifestazioaren zergatia berriro ere azaldu beharra. Ez, ez da ETAko presoen aldeko manifestazioa. Ez, ez da Ezker Abertzalearen manifestazioa. Ez, ez dugu amnistia aldarrikatu. Bai, bildu ginenok motibazio...
Aurrekari txarra
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta gizarte justizia lortzeko tresna oso estimatua da Eusko Alkartasunako militanteen artean, Eusko Jaurlaritzako gure kideei zor diegulako ziurrenik. Horregatik, bereziki sentitzen dugu DSBE alderdikeriaren eztabaidan eta murrizpenei lotuta ikustea. EAJ, PSEren baiezko akritikoarekin, aurrekontua gehien behar dutenei ematen zaizkien zerbitzuetatik murriztea erabaki du. Ertzaintzaren lanpostuengatik edo...