ALEko kongresua Santiago de Compostelan ospatuko da datorren otsailaren 13an. Eusko Alkartasuna, ALEren sortzailea da. ALEk Europar Batasuneko hamazazpi herrialdetako 40 alderdi politiko elkartzen ditu. Batera, autodeterminazioa eskubidea defendatzen dugu eta honen inplementazioa.
Galdetzea bezain erraza da
2014. urtea oso garrantzitsua izango da Estatuan eta Europan erabakitzeko eskubideari dagokionez. Hamaika aldiz esan izan da herriaren borondateari mugak jartzea ezinezkoa dela. Ba aurten Eskoziak eta Kataluniak hori egia dela erakutsiko dute, eta horrek eragin zuzena izango du Euskal Herrian. Guztiok barneratu dugu hori dagoeneko, erabakitzeko eskubidearen alde gaudenok zein subiranotasun prozesuen ondoren munduaren akabera datorrela diotenek...
Nafarroako krisi politikoaz eta UPNren estrategiaz irakurketa
Legealdia hasi zenetik 24 goi karguk utzi dute UPNren Gobernua. Bost kontseilari eta 19 zuzendari nagusi ordezkatuak izan dira euren karguetatik, departamentu osoen berregituraketa bultzatuz. Horrek dakarren guztiarekin. Zehatzago esanda, azken urtebetean, zortzi dimisio eta bi kargugabetze azaleratu dira Osasun Departamenduan eta Ogasun sailaren barruan bi goi karguk utzi dute kargua. Gertaera horiek agerian jartzen dute Barcinaren Gobernuak...
Mamua errealitate bihurtu da, Pili Roblesen iritzi artikulua
Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikustera ohituak gaude. Gai honetan ere, Estaturik ez izateak kalte egiten digu eta lurralde ezberdinetan banatuta egoteak legedi ezberdinen menpe utzi. Gure kulturak eta hizkuntzak garai ilunagoak ezagutu ditu, dudarik ez, baina azken bolada honetan aspaldiko garaietarantz goazela dirudi. Izan ere, egunkariak irakurriz, telebista ikusiz, irratia entzutean edo gure ingurukoekin hitz egiterakoan...
Posible balitz, hobeto. Pello Urizarren iritzi artikulua
SNP Eskozian garatzen ari den subiranotasunaren aldeko bideorria posible balitz, hobeto egongo ginateke. Eusko Alkartasuna eta Alex Salmonden SNP bazkideak dira Europan duela urte asko, biak Europako Elkargo Librearen kideak baitira eta subiranotasunerako egin beharreko bideari buruzko ideia berdintsua dute. Dena den, eta SNPren proiektua konpartitu arren, Euskal Herria eta Eskozia independentziara eramango duten bideak ezberdinak izango direla...
Urizar: “larunbateko manifestazio hasitako abertzaleen arteko elkarlanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du EAk”
Pello Urizarren “Onda Vasca”ko elkarrizketa osorik...





