Bilboko portuko zamaketa-zerbitzuaren lan-gatazkaren konponbidean inplikatzeko eskatu dio Idurre Bideguren, EH Bilduko senatariak Espainiako Gobernuari, azken hiru hamarkadetan Estatuko portu bateko grebarik luzeena konpontzeko. Ministroak ere negoziazioaren alde egin du, Gobernuak “elkarrizketa onartzea” gustuko lukeela esanda.

Gatazkak premiazko konponbidea behar du, esan du senatariak, “eta negoziazioaren bidea jorratu behar da, ezin da inposaketaren bidez izan” ezta arbitraiaren bidez ere, Eusko Jaurlaritzak bide horren alde egin duen arren, langileek ez baitute onartzen. Eta, aldi berean, langileen eskaerak aintzat hartzeko eskatu du, iraungo duen konponbidea lortzea posible izan dadin.

Jose Luis Abalos, Garraio ministroari zuzendu zaio Bidegurenek, lan-gatazkak inplikatutako langileentzat, familientzat, eta “euskal ekonomiarentzat eta bereziki Bizkaikoarentzat” dituen ondorio kaltegarriaktxarrak azalduz.

Senataria langileen ordezkariekin bildu berri da, eta aldarrikapenen artean “hitzarmena ez betetzea” dagoela gogoratu du, baita enplegua bermatu eta behin-behinekotasuna murriztea, jardueraren liberalizazioak behin-behinekotasun handiagoa ekarri baitu”. Bidegurenek emandako datuen arabera, 312 langile eta 116 behin-behineko langile daude egun, duela hamar urte 408 zamaketari zirenean.