Eusko Alkartasuneko Presidenteak, Begoña Erraztik, atzo Jose María Aznar, Frankorekin konparatu egin zuen. “Kaudillo famatuaren berrargitarapen bat besterik ez da”, baieztatu zuen Espainiako Presidenteaz mintzatzean. “Bere asmo neofrankistak haren diskurtso eta keinuetan agerian uzten ditu, gainera bereak ziren adierazpenak errepikatzen ditu, zatitzaileak (separatistak), komunistak eta beste erretolika frankista batzuk”; adierazpen hauek alderdiak zuen ekitaldi politiko batean egin zituen, Gatikan.

Erraztik, “EAk Espainiako estrategia zentralistaren aurka gogor jokatu zuela aipatu zuen”. “Alderdi Popularraren zentralismo hori, azken egunetan, erabiltzen dituen moduak eta irainekin indartu egin da, eta inoiz ez ditu proposamen positiboak bideratzen”. PPri legitimitate teoriko batean oinarritzea leporatu zion eta bide batez botere banaketarekin bukatu nahia leporatu zion, zenbait sektoreek eskaintzen dioten laguntza duelarik. “Egoera neofrankistetan ezartzen gaituen gehiengo absolutu baten erabilpen zikina” esanez bukatu zuen.

Jatorria: Begoña Errazti