Gauean herriko batzokiaren aurka egindako sabotaia gaitzetsi du Laudioko Eusko Alkartasunak. Alderdiak azpimarratu duenez, bortxazko izaera duten horrelako ekintzek ez dute lekurik Euskal Herrian eta egileak herriak bizi duen prozesu politikotik at geratzen dira.

Horrelako ekintzak gaitzetsi behar dira duten bortxazko izaerarengatik, eta, gainera, Euskal Herriak normalizazio politikoa eta bakea lortzeko prozesua oztopatzen dute.