Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko dekretua bere osotasunean aplikatzeari uko egitean, PSEk eta PPk euskaldunen eskubideak errespetatzeko borondaterik eza agerian utzi dute, salatu du EAk. PSEk eta PPk gaur goizean Legebiltzarrean onartutako legez besteko proposamenaren aurka azaldu da EA, sozialistek eta popularrek kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko 123/2008 Dekretua betetzen ez duten...
Gasteiz-Castejon tentsio altuko proiektuak bizirik dirau eta orain presazkoa dena behin betiko artxibatzea da
Red Electrica Española konpainiaren hasierako plana behin betiko bertan behera uztea eskatu du EAk aspaldidanik Legebiltzarrean eta, beraz, bat dator horren aldeko ebazpenarekin. Biok alternatiba aukera bat izan daiteke, baina proposamen horrek argitu beharreko puntu ilunak ditu. EA apoya el pronunciamiento del Parlamento Vasco pidiendo al Ministerio de Industria, Comercio y Turismo el archivo del proyecto de línea de alta tensión...
Hezkuntza eta terrorismoaren aurkako politika nahastea arduragabekeria da, ohartarazi dio EAk Lopezi
EAk Bizikidetza Demokratikorako Planari emaniko ezezkoa berretsi du, bakerako hezkuntza plana izateari utzi diolako. Jaurlaritzak hezkuntza eragileei erdeinu egin diela salatu du eta ikastetxeen autonomia erabil dezala eskatu dio hezkuntza komunitateari, planaren aplikazioa saihesteko. EAren iritziz, lehendakariak barkamena eskatu beharko lioke euskal gizarteari, nolabait ETAren konplizea izatea leporatu diolako. Eusko Jaurlaritzak Bizikidetza...
EA zerrendak osatzen hasi dela adierazi eta bilgune subiranistaren aldeko apustua berretsi du Urizarrek
EA 2011rako hauteskunde-zerrendak osatzen hasi dela adierazi du Pello Urizarrek gaur goizean Euskadi Irratian; bertan bilgune subiranistaren aldeko apustua berretsi du eta apustu horren emaitzak lehenbailehen ikustea espero duela aitortu du. EAko idazkari nagusiaren iritziz, Zapaterok ETAren indarkeria, bere amaiera, hain zuzen ere, modu positiboan erabiltzeko tentaldia izan dezake hurrengo hauteskunde orokorrak irabazteko. Europa Press...
EAJk zerga politika aldatzeari emandako ezezkoak Ongizate Estatua arriskuan jartzen du
Krisi garaian sinplista da kalitatezko zerbitzuak gastu publikoa murriztuz eta aberatsei zergak igo gabe manten daitezkeela esatea, ohartarazi dio Ikerne Badiolak EAJri. Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariak “Ongizate Estatua arriskuan jartzea” egotzi dio EAJri, jeltzaleek zerga politika erreformatzeari uko egiten baitiote. EAJ ez dago ados sektore ekonomiko indartsuek zerga altuagoak ordaintzearekin eta horrek, Badiolaren...