Juanjo Agirrezabala “Espetxe politika malgua proposatzean lehendakaria norabide egokian doa”, esan du Juanjo Agirrezabalak, eta zehaztapenak eskatu dizkio oraindik “haratago joan daitekeelako”. EAko legebiltzarkidearen aburuz, Patxi Lopezek aitortu du nola edo hala egungo espetxe politikak ez duela balio. Eusko Legebiltzarrean, Politika Orokorrari buruzko Eztabaidan, krisiari aurre egiteko neurri zehatzak proposatzen ez dituen orokorkeriez betetako hitzaldia egitea egotzi dio EAko bozeramaileak lehendakariari. Hona hemen Agirrezabalaren hitzaldi osoa:

Lehendakari jauna, legebiltzar-buru anderea, legebiltzarkideok, gonbidatuok, arratsalde on guztioi.

Lehendakari jauna, sentitzen dut, baina albiste txar bat eman behar dizut: gaur goizean bota duzun mezuarekin oso zail duzu euskal herritarren konfiantza berreskuratzea. Azkeneko Euskobarometroan erabateko suspentsoa atera zenuen, argi geratu zen jende gehienak (%78ak) ez duela konfiantzarik ez zure gobernuan ez PPrekin duzun aliantzan; eta martxa honetan hurrengo Euskobarometroan ere emaitza txarrak errepikatuko dituzu.

Normala denez, zure gobernuak egindakoak goraipatu dituzu, baina etorkizunari begira egin beharrekoak zehazteko orduan, hankamotz geratu zara. Orokorkeriak baino ez dituzu bota, eta ideia batzuekin ados egon gaitezkeen arren, zehaztapenak falta dira. Ezin duzu esan orain arte krisiari aurre egiteko “neurri defentsiboak bakarrik” hartu direla, krisi honetaraino ekarri gaituen sistemari mugak eta kontrolak ipini behar zaizkiola, baina gero inolako mugarik, inolako kontrolik ez planteatzea. Zuk neurri defentsibo horiexek aplikatu dituzu. Hemen gauza bat esan, baina bi urte daramatzazu kontrakoa egiten.

Una vez más ha vuelto usted a este Parlamento con la cantinela de que ya es hora de que hablemos de la Euskadi real, de los problemas reales de la gente. Mire usted, precisamente porque el Gobierno anterior se preocupó de los problemas reales de la sociedad vasca, hoy Euskadi está bastante mejor que España. No crea que eso es casualidad, y mucho menos que es gracias a su Gobierno.

La actividad de su Gobierno ha estado y está totalmente condicionada por una mayoría irreal que no se corresponde con la realidad social vasca y también por la falta de voluntad. Hemos intentado abordar debates muy importantes como el de la fiscalidad, pero sin éxito, porque en este Parlamento los grupos que sostienen a su Gobierno no han estado dispuestos a entrar en ese debate.

Ahora, en cambio, nos dice que para garantizar el Estado del Bienestar es tiempo de reformar la fiscalidad. ¿Va en serio o es una campaña de imagen? Porque lleva Vd. hablando del tema más de año y medio, pero no ha hecho nada para cambiar las cosas, y cuando algunos hemos propuesto cambios concretos su partido nos ha dicho que no. Entenderá que no nos fiemos. ¿Ahora sí va en serio? ¿O va a renunciar a hacer nada si se oponen la Diputación de Araba o la de Bizkaia?

Quiero que sepa que si su Gobierno va en serio, va a tener el apoyo de Eusko Alkartasuna. Tiene nuestra mano tendida. No la desprecie.

Krisi ekonomikoari instituzioetatik eman beharreko erantzuna ezin daiteke gastu publikoa gero eta gehiago murriztea bakarrik izan. Hori eskuinaren erantzuna eta obsesioa da, PPren erantzuna, baina ezin daiteke bere burua sozialistatzat jotzen duen gobernu baten erantzuna izan, horrek gizartearen sektore kaltetuenen egoera okertzeko baino ez duelako balio. Son los que se niegan a reformar los impuestos los que deben explicar a la sociedad por qué no quieren que los ricos paguen más, que las grandes empresas paguen más. Son ellos los que deben explicar qué intereses defienden.

Irtenbideak egon badaude. Gipuzkoako Batzar Nagusiek frogatu berri dute, BILDU, ARALAR eta PSEren arteko akordio baten bitartez. Hortxe dago helduleku bat. Egin dezagun lan horren alde, akordio horretan bertan daudelako alternatibak. Compartimos el diagnóstico y podemos compartir la receta. Lo que ahora le pedimos desde EA es que asuma su responsabilidad en el Órgano de Coordinación Tributaria y lidere la reforma fiscal. No basta con declaraciones para la galería. No quiera trasladar toda la responsabilidad a este Parlamento. Utilice todos los recursos que le da la ley y hágalos valer en el Órgano de Coordinación. Se lo repito: cuenta para ello con nuestra colaboración, para dar forma a una política fiscal desde la izquierda.

Krisi garaian, argi dago, zerga politikaz haratago, enpleguak Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua izan behar duela. Konpromiso bat eskaini duzu, baina ideia orokorrak baino ez dituzu bota. Vaguedades. Proposamen zehatz bat ere ez dut ikusi ez enpleguaren hazkundea lortzeko ez eta kalitatezko enplegua lortzeko ere. Nere inpresioa, Lehendakari Jauna, hauxe da: enplegutaz arduratuta zaudelako irudia ematea. Orain arte arlo honetan zuk egindako politikak porrot egin du eta langabezi tasak gora egin du. Datuei erreparatu besterik ez dago: iaz data hauetan 130.000 langabetu zeuden Autonomia Erkidegoan eta orain, urtebete pasata, 10.000 gehiago dira: 140.000 langabetu.

Argi dago Jaurlaritzak ez duela asmatu, ez dela enplegu egonkor eta kalitatezkoa sortzeko gai izan. Eta are okerrago, gaur goizean hemen entzun dugunarekin argi geratu zaigu etorkizuna ez dela hobea izango. Gainera, erabili dituzun bi kontzeptu bereziki kezkagarriak dira. Lan-malgutasuna eta absentismoa, ardura langileen bizkar utzita. Une batez patronalaren bozeramailea zinela pentsatu dut benetan.

Modernizazioaz eta herri kohesioaz ere aritu zara. Ezagutzen ez dugun txosten bat omen dago non herri eredurako aztergai izan daitekeen. Interesgarria iruditzen zait. EAtik beti aldarrikatu dugu egitura instituzionala modernizatu beharra, LTH aldatu beharra, eta beraz, planteatu duzun eztabaida horretan izango gaituzu, badelako garaia horri ere heltzeko.

Azkenik, Bakeaz eta Bizikidetzaz egin duzun hausnarketari erreparatu nahiko nioke. Llevamos más de un año sin atentados, sin extorsión a los empresarios, sin kale borroka. Vivimos tiempos de paz. Hoy nadie ampara el recurso de la violencia para la consecución de objetivos políticos. La evolución es evidente, y solo la niegan, desde la irresponsabilidad, quienes temen perder en términos políticos. La violencia de ETA es ya cosa del pasado, y eso no tiene vuelta de hoja. Con toda seguridad en un corto plazo de tiempo habrá más noticias positivas que vendrán a confirmar esto que les estoy diciendo ahora. Estoy seguro de ello.

De lo que no estoy tan seguro es de que el Estado español sepa estar a la altura de este momento histórico. Hasta ahora por lo menos no lo ha estado. Como tampoco lo ha estado usted, señor Lehendakari, ni su Gobierno.
Egia da iragana hor dagoela, eta batzuek eta besteek iragan horretan duten erantzukizuna oso bestelakoa dela. Baina, hori hala izanda ere, bakea guztion artean eraiki behar dugu orain. Behin betiko bakea, 10, 20 edo 50 urte barru gatazka berpiztea ezinezkoa izan dadin. Eta horretarako denok atera behar dugu garaile. Eta zerk egiten gaitu guztiok garaile? Konponbideak. Konponbide integralak, gatazkaren ezaugarri guztiak kontuan hartuko dituenak, galtzailerik gabekoak, benetako bakeak guztiok irabazleen taldean jarriko gaituelako. Bakean denok irabazi behar dugu, salbuespenik gabe, eta hala ez bada, beste gatazka baten hasiera baino ez da izango.

En esta apuesta por la paz y la normalización definitivas todos tenemos que aportar. Los pasos unilaterales son necesarios, pero siempre llega un momento en el que hace falta multilateralidad. Antes le decía que en el último año han cambiado muchas cosas, pero otras siguen igual o peor. La política penitenciaria, la condena del caso Bateragune, la ilegalización de Sortu… Una gran parte de esta sociedad siente que eso también es violencia; sin pistolas, sí, pero violencia al fin y al cabo. Y eso también debe desaparecer, igual que ha desaparecido la violencia de ETA.

Horrexegatik eskertzekoa da zuk gaur goizean errealitate hori ere kontuan hartu izana. Espetxe politika malgua eta dinamikoa behar dela indarkeriarekin behingoz amaitzeko; hau da, egun indarrean dagoen espetxe politikak ez duela balio. Eta sentsibilitate politiko guztiek aitortza legala behar dutela; hau da, Sortuk legala izan behar duela.

Eskertzekoa da Lehendakariak Gernikako Akordioan bildutako eskakizun horiekin bat egitea. Ni irakasle izanda, esan behar dizut irakasleok umeei eskolan esaten dieguna: PROGRESA ADECUADAMENTE. Zure ekarpena norabide onean doa eta eskertzen dut, baina gehiago eskertuko nizuke zertan gauzatuko den azalduko bazenu. Mesedez, zer urrats zehatz emango dituzu planteamendu horiek betetzeko?

Gero erantzungo didazu, baina argi dagoena zera da: orain arte ideia horiek ez dira izan PSOEren jarduera bultzatu dutenak. Duela astebete, esaterako, Fiskalak Sortu legez kanpo mantentzeko eskatu zuen. Nola uztartu hori zure diskurtsoarekin?

Por lo tanto, lo que le pido, como parlamentario y como ciudadano de este país, es que tome la iniciativa, que como Lehendakari lidere dentro del socialismo español todas las medidas y actuaciones que puedan contribuir a la paz y a la normalización. Vaya usted a Madrid, a donde sea, y defiende lo que ha defendido aquí, que la sociedad vasca no quiere ilegalizaciones, ni políticas penitenciarias vengativas… Y colabore con el Grupo Internacional de Contacto y verifique el alto el fuego de ETA… En definitiva, sea usted Lehendakari.

Zuk esan bezala, etorkizuna elkarrekin eraiki behar dugu, eta hori iragana ahaztu gabe egin behar dugu. Ados nago zurekin. Baina ezin gaitezke ikuspegi partzialekin geratu. Hori akats larria litzateke. Lehen aipatu dituzu atentatu eta hilketa batzuen urteurrenak. Beste batzuk, ordea, ahaztu zaizkizu. Duela hiru egun Xabier Kalparsororen urteurrena izan zen. Indautxuko Komisarian hil zen. Eta duela bost egun, Gurutze Yantzirena, Guardia Zibilaren kuartelillo batean hilda. Eta astelehenean Kepa Etxandirena izango da, Guardia zibilaren kontrol batean hilda. Eta gaur bertan Fortunato Agirre Lizarrako alkate abertzalearen fusilamenduaren urteurrena da.

Honekin herri honen historiaren argazkia osatu nahi dut, besterik gabe. Argi dagoelako ETA erruduna dela, baina ez dela errudun bakarra. Herri honetan ardurak eta erruak banaturik daude, zoritxarrez biolentziak askotarikoak izan direlako, mota askotariko biktimak eta terrorismo ezberdinak egon direlako. Bizikidetza eraiki nahi badugu, eta zutabe sendoak ipini, guztiok onartu eta aitortu beharko dugu herri honetan gertatu den guztia, guztia. ETAren indarkeria kontuan hartu beharko dugu, baina baita ere Poliziak eta Guardia Zibilak egindako krimenak.

Eta biktima guztiak ere, salbuespenik gabe, aintzat hartu beharko ditugu, haien arteko kategoriak ezarri gabe, instituzioen konpromisoak berdin-berdina izan behar duelako guztiekin, biolentzia guztien aurka ere izan behar duen moduan.

Etorkizun itxaropentsu baten aurrean gaude. Landu dezagun denon artean. Alde batek pausoak eman ditu iadanik eta ziur nago gehiago eta garrantzitsuak emango dituela. Egin zuk gauza bera, Lehendakari jauna.

Jatorria: EUSKO ALKARTASUNA