Unai Ziarretak, Eusko Alkartasunako presidenteak esan duenez abertzaleen ilusioa berpizteko helburuarekin aurkeztuko da alderdia hauteskundeetara. Ziarretak prentsaurrea eman du, Joseba Azkarraga eta Elisa Sainz de Murieta, Eusko Alkartasunako idazkari orokorra eta Antolaketa idazkariak lagunduta datorren 2009ko martxoko hauteskundeetara aurkezteko zerrenda burua aukeratzeko prozesuan martxan jarri dela azaltzeko.

Unai Ziarretak, Eusko Alkartasunako presidenteak esan duenez abertzaleen
ilusioa berpizteko helburuarekin aurkeztuko da alderdia hauteskundeetara.
Ziarretak prentsaurrea eman du, Joseba Azkarraga eta Elisa Sainz de Murieta,
Eusko Alkartasunako idazkari orokorra eta Antolaketa idazkariak lagunduta
datorren 2009ko martxoko hauteskundeetara aurkezteko zerrenda burua
aukeratzeko prozesuan martxan jarri dela azaltzeko.

Ziarretak azaldu duenez, 2001ean abertzaleen aldeko bozka eman eta ondoren
abstentzioaren aukera egin duten hautesleak berriro ilusionatzeko helburua du
Eusko Alkartasunak. Bakarrik joateari buruz berriz, “gehiago nahi izatea eta
koherentziaren” ondorioa dela esan du Ziarretak: “Eusko Alkartasuna ez baita
dugun egoera politikoarekin konformatzen, marko politikoa aldatzeko momentua
iritsi da”.

Aurrera pausua emateko ordua da, esan du Eusko Alkartasunako presidenteak,
“izan ere gu ez gara hauteskundeetara aurkeztuko dugun marko polítikoa
gestionatzen jarraitzeko, aldatu nahi dugu”. “Gatazka politikoak darrai eta
alderdi handiek ez dute hori konpontzeko ezer egiten”, salatu du Ziarretak:
“Eusko Alkartasunak ez du hori onartuko”.