1.- Gure herriaren etorkizun eta herri bezala dugun eiterako une erabakior batean ospatzen dugu Aberri Egun hau. Gure herrian hainbeste itxaropen baikor sortarazi zituen eta orain egoera zail bat pasatzen ari den pake eta normalizazio politiko prozesu bat. Eusko Alkartasunak data hauetan alde guztiei, batez ere ETA eta Batasunari, eta Espainiar Gobernuari bere deialdi sutsua egin nahi die, itxaropen hori berrezar dezaten, Barajaseko atentatu ostean zapuztua, posible egingo duten aitzakiarik gabeko oinarrietan:ETA eta Batasunaren aldetik bake bide eta demokratikoen aldeko apostua erabatekoa denaren bermea. Eta espainiar presidenteak, Jose Luis Rodriduez Zapaterok, eta bere Gobernuak egoera honetan duen erantzunkizun politikoaren onarpena, ETArekin organizazio armatuaren amaiera negoziatzearen konpromezua betez. Prozesu hau saboteatu eta alderdikeri eta hauteskunde arma bihurtu nahi dutenek baldintza dezaten utzi gabe.

2.- Aberri Eguna -Euskal Aberriaren eguna- egun hunkigarri eta ospakizunezkoa izateaz gain, berrespen nazionalerako eta gure nazioaren eta bere erabakitzeko eskubidearen aldarrikapeneako eguna ere bada. Euskaldunentzat sinbolikoki pixu handia duen data honetan, onarpen hau munduko beste herrien maila berdinean esijitzen dugu. Printzipio demokratiko berak behartzen baitie espainiar eta frantziar adskripzio nazionaletako sektoreei euskal nazioa eta bere eskubideak onartzera.

3.- Bake eta normalizazio politikoa prozesuak berpiztua izan behar du, edozein motatako indarkeri eta inposaketaren desagerpena, eta hala nola herri honen gehiengoaren borondatearen onarpen demokratikoa lortu arte. Gauzatzeko borondatea dugun eskubidea, orain dela gutxi gure erreferentzia politikoaren, hots, Europear Batasunaren barne egin izan dituzten beste herri batzutan bezala.

4.- Gainera, gure herriaren eredua dago jokoan. Euskal Estatu independientearen gure apostu nazionalak, gizarte eredu zehatz batean du islada: Euskal Sozialdemokrazian. Pertsona guztien aukera berdintasunean eta justizian oinarriturik dagoen eredua, ongizate kolektibo batera eramango gaituena, bai ekonomi zein gizarte arloan. Aurrekaririk gabeko ekonomi garapen mailak lortu ditugu, Euskal Herriko gizon eta emakumeen dinamismoari esker eta mugak muga, dugun autogobernu gaitasunaren barne eginiko lan onari esker. Guzti honek, behin betiko bake eta normaliazio politiko egoera batean, zalantzarik gabe maila altuagoak lortuko lituzkeen hazkunde ekonomiko bat ahalbideratu digu; horregatik, une honetan funtsezkoak jotzen ditugu euskal gizarte eta politiko eragile guztiak euskal gatazka politikoa deiturikoaren konponbidearen lorpenean.

Jatorria: Eusko Alkartasuna