Bake prozesua eta normalizazioa lortzeko apustu estrategikoaren aurkako erasoa ere bada

Eusko Alkartasunak gaur goizaldean Barakaldoko PPren egoitzaren aurkako erasoa arbuiatu du. Era honetako erasoak bake prozesuaren kontrako erasoak ere badirela ohartu du alderdiak.

Eusko Alkartasunaretzat bortxan oinarritutako jarduerak arbuiagarriak dira berez. Era beran, alderdiaren ustez, egileek ez diote bakarrik ustezko etsaiari eraso egiten baizik eta Euskal Herriak bizi duen bake prozesua eta normalizazio politikoaren aldeko apustu estrategikoa era errealean oztopatzen dute.

Barakaldoko PPren egoitza erasotu dutenen bitartekoak eta helburuak ez direla Eusko Alkartasunakoak azpimarratu du alderdiak eta estrategia horri irmoki aurre egingo diola adierazi.