Azken urte hau Euskal Herriarentzat zalantza eta itxaropen handiko garaia izan da. Iragan abenduaren 30 ean , Eusko Legebiltzarrak egungo marko juridiko-politikoa gainditzen duen proposamen bat onartu zuen gehiengo absolutoz. Demokratikoa eta zilegizkoa den proposamen honek herri honen gehiengoaren borondateari bide eman nahi dio, euskal hiritargoaren erabakiarekiko errespetutik abiatzen den premisatik herri artikulazio bat planteatuz.

Orain bi hilabete gutxi gora behera, proposamen hau Madrilgo Gorteetara eraman genuen, gure herriaren burujabetzaren aldeko aurrerapen desioak onar eta errespeta daitezela aldarrikatzera, eta hala nola, gure herriaren esistentziaren eta erabakitzeko gaitasunaren onespena helburu izanik.

PSOE eta gainontzeko nazio espainiar adskripziotako alderdien erantzuna Euskal Ganbarak legalki eta era demokratikoan onarturiko akordio horren aurrean erabateko itxidurakoa eta ukaziokoa izan zen. Gure herritik, Euskal Herritik at geratzen den errealitate bateko Ganbarako gehiengo kuantitatiboek ematen duten indar korrelazioan eta ez beste ezertan oinarrituz.

PSOEK azken urte honetan argi azaldu du ez duela inongo aldaketarik aurrera eramaten Alderdi Popularrarekin alderatuta, Aznarren gobernuko garai ilunetan urratutako eskubide indibidual zein kolektiboen berreskurapena bezalako oinarrizko arlotan. Gasteizen onarturiko testuaren inguruko negoziazio oro ere ukatu egin dute.

Eusko Alkartasuna gure eskubide nazionalak defenditzen jarraitzera konprometitzen da, PSOE eta PP-k osatzen duten “de facto”-ko koalizioak, gure herriaren borondatetik kanpo osatzen duten gehiengo sozial eta politikoetatik jartzen dituzten oztopoen gainetik. Eta baita ere, konpromezua hartzen du demokratikoki, gure helburua den independentziaren eta Europan Euskal Errepublika izan dadin aldeko aurrerapausoak emateko lan egitera. Era berean, giza eskubide eta pertsona guztien duintasunaren aldeko gure erabateko konpromezua berresten dugu, eta onartezina den eta gure herriko elkarbizitza sozial eta politikoa oztopatzen duen sufrimendua sortarazten duten armen estrategia ukatzen eta baztertzen ditugu. Hau Euskal Herriaren gizarte eta politika garapenerako izugarrizko oztopo dira eta Estatuen zentralismoak abertzaletasun pakezaleenaren eta demokratikoenaren aurka erabiltzen duen manipulazio elementurik handienean bihurtzen da.

Gure etorkizunarentzat oinarrizkoak diren erronka garrantzitsuei aurre egin beharko diegun garai politiko berri baten aurrean gaude. Guzti horregatik, Eusko Alkartasunak, 2005 eko “Aberri Egun” honetan:

1.- Euskal Herria gure nazioa da eta herri bezala erabakitzeko eta garatzeko dugun eskubidearekiko errespetua esijitzen dugu, gure errealitatez kanpoko esku-sartzerik gabe eta pake kontestu bat oztopatu dezaketen estrategiarik gabe.

2.- Eraikuntza nazionalaren prozesua soilik eraikuntza sozialarekin koherentzian ulertzen dugu, ongizate orokor eta justizia sozialean oinarrituta. Herri honentzako eta bere hiritargoarentzako babes sozial maila altuagoan eta arlo guztietako aukera berdintasunerako izango den aurrerapen ekonomikoa nahi dugu. Hori da Eusko Alkartasunarentzat oinarrizko zentzu eta helburua.

3.- Europa mailan beste Estatuekin batera, maila berdinean ordezkatuta egoteko beharra aldarrikatzen dugu. Europar Batasuneko itun konstituzionalak gure herriaren existentziari ezikusiarena egiten dio, eta gainera, pertsonen gainetik, soilik enpresa eta ekonomi arloko interesak jartzen dira. Gure uste sendo abertzale eta sozialdemokratarekin bat, Herrien Europa defendatzen dugu, eta horregatik, berriro ere EZ esango diogu Iparralden datorren maiatzaren 29 an egingo den erreferendum-ari.

Une garrantzitsu batean gaude, une giltzarri batean. Eskubideak eduki egiten dira eta gauzatzeko dira. Arlo politiko, sozial eta kulturalean garatu nahi dugun herri bat gara eta estatu espainiar zein frantsesarekin nolako hartu eman edo harreman izan nahi dugun erabakitzeko eskubidea dugu; hala nola, Europan nola egon nahi dugun. Horregatik, Eusko Alkartasunatik irmoki aldarrikatzen dugu Estatu independiente bateruntz, Europan izango den Euskal Errepublika bateruntz eman beharreko pauso bat den gure etorkizuna erabakitzeko eskubide hau gauzatuko dugula. Gora Euskal Herria askatuta!

Jatorria: Unai Ziarreta