Erabaki Orain! Lemapean egingo den batzarrean alderdiaren ildo politiko eta estrategikoak eztabaidatuko dira herriari ahalik eta ekarpen onena egiteko tresna izateko helburuarekin
Bilbon egingo du Eusko Alkartasunak XI Ezohiko Biltzar Nagusia datorren ekainaren 11ean. Bertan Erabaki Orain ponentzia politikoa eztabaidatuko da. Alderdi independentista artikulatzea da helburua, herriari ahalik eta ekarpen onena egiteko nortasun propiotik abiatuta eta EH Bildu eta EH Bairekin duen konpromiso estrategikoaren bidez.
300 bat ahaldunek parte hartuko dute Bilbon egingo den eztabaidan, azken bi hilabeteetan egin diren toki asanbladetan aurkeztu diren ehunka emendakinak aztertu eta bozkatzeko. Afiliatuek osoko bilkuran defendatuko dituzte emendakinak ponentziaren egileak aztertzen ari dira une honetan.
Testu inguru politikoa eta hiru proposamenek osatzen dute ponentzia: Ipar Euskal Herrian lan egiteko, Hegoaldean lan egiteko eta Eusko Alkartasuna sendotzekoak. Dena, ezkerreko subiranotasun arloan Eusko Alkartasunak EH Bildu eta EH Bairen baitan dituen aliantza estrategikoen barruan, noski.
Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak Biltzar Nagusiak une honetan egiteak duen garrantzia azpimarratu du, “EH Bildu bere buruaren jabe den Euskal Herria lortzeko tresnarik onena izan dadin lortzeko hausnarketan murgilduta gaudenean”. Horregatik, “Eusko Alkartasunaren militanteek, hau da koalizioa posible egin zutenek eta bere oinarrietako bat direnek egingo duten hausnarketak pisu handia du, eta horregatik Biltzar Nagusiaren garapen osoa ardura handiz egin dugu”.