Gobernua trafiko arloko eskumenak eskuratzeko lanean ari den galdetu dio Maiorga Ramírezek María José Beaumont Barne sailburuari eta helburu horrekin aritzeko deia egin dio, horrela jendarteari zerbitzu hobea emateko.

EH Bilduko parlamentaria eta EAkidea den Ramirezek gogoratu duenez, bi ikuspegi ditu gaiak. Batetik, “Lorafnako 49. artikuluan jasotzen den eskumena delako, EAE eta Kataluniako kasuetan baino argiago eta bi horiek trafiko arloa kudeatzen dute dagoeneko”, eta bestetik, “hemendik kudeatzen dena jendarteari ematen zaion zerbitzuaren onerako izaten delako”.

Urteetan ETAren jarduera izan da eskumenaren transferentzia ukatzeko Madrilek erabili duen aitzakia, parlametnariak adierazi duenez, eta PSOEri deitu dio garai politiko berriarekin koherentziaz jokatzeko.