Bruno Zubizarreta, EH Bilduko Bilboko zinegotzia eta Eusko Alkartasunako bertako Batzorde Eragileko presidenteak udal espazio publikoa berregituratzeko eskatu dio Udalari, hiriko joan-etorrietan bizikletaren erabilera sustatzeko eta oinezkoen mugikortasuna errazteko. Helburu hori lortzeko hartu beharreko lehen neurriak kostu ekonomikorik ez dutela azpimarratu du Zubizarretak, “beraz, jarrera kontua da, ez aurrekonturik dagoen ala ez”.
Gobernu-taldeak oposizioko taldeei ematen dien ohiko ezetza jaso duen EH Bilduko zinegotziak azaldu duenez, “´normaltasun berri´-aren testuinguruan Bilbon bizikletaren erabilera sustatzeko urratsak eman behar dira”. Era berean, “garestiak ez diren neurriak” proposatu ditu, batzuek inolako kosturik gabeak, “bizikleta biderik seguruenak diren bizikleta korredoreak adibidez: esperientzia gutxien dutenak ere hortik ibiltzera ausartu daitezke”. Ondoren, “horien eraginkortasuna ikusita, iraunkorrak egin daitezke”.
Osasun larrialdiak eta alarma-egoerak eragindako konfinamenduan, eta Bilboko kaleak ia ibilgailurik gabe zeudela, herritarrek jakin dute “espazio publikoa kotxeen erabileragatik, eta bizikleta edo oinezkoen mugikortasunaren kaltetan, zenbateraino dagoen hipotekatuta” ikusi dute. Orain da neurriak hartzeko unea, azpimarratu du Zubizarretak.
Era berean, Udalak hiriko mugikortasunean aldaketak ezartzeko ibilgailuen abiadura 30 km/h-ra mugatuko duela iragartzeagatik kritikatu du zinegotziak: “Estatuak laster ezarriko duen hiri abiaduraren muga da, eta horrek esan nahi du legea betetzera mugatu direla, neurria apur bat aurreratuta soilik”.