Martxoak 3 Elkarteari babesa adierazi dio Eusko Alkartasunak, gaur Bruselan duela 39 urte izandako erasoari buruzko eskaera ofiziala sartu baitu Europar Parlamentuko Eskaeren Batzordean. Era berean, Eusko Alkartasunaren ustez, eskandalua da “giza eskubideen urraketa garbia den kasua nazioarteko bi instantzien esku egotea, Estatu espainolak duela lau hamarkada zigorgabetasuna bermatu duelako: Europar Batasuna eta Argentinako epaileak”.
Eusko Alkartasunaren iritziz, “biktima on eta txar edo lehenengo maila eta bigarren mailako biktimen arteko bereizketa Estatuak eskaintzen digun demokrazia gaixoaren seinale da”. Espainiako justizia oso azkar ibiltzen da Euskal Herria eta gatazka politikoarekin zerikusia duten hainbat gaietan, baina Gasteizko San Francisco elizan hildako bost lagun eta ehunka pertsonek eskubideak bermatzeko orduan luzapenetan ibili da ia 40 urtez.
“1976an, frankismoaren luzapenean, gertatutako onartu nahi ez izatea ulergarria den arren, onartu nahi ez izatea 40 urtez eta demokrazian luzatzea onartezina da”, salatu du Eusko Alkartasunak.