Iker Rahona EH Bilduko Bizkaiko batzarkideak PPk Bizkaian aurkeztutako arauz besteko proposamenaren aurrean koalizioaren abstentzioa defendatu du. Proposamen hori autonomoentzako zuzeneko laguntzak abian jartzeari buruzkoa zen, baldin eta ibilbide profesionalean arrakastarik izan ez badute.

Rahonak gogorarazi duenez, “pandemiak eragindako krisiaren ondorio sozioekonomikoak direla eta, enpresa txiki askok, beren kudeaketaren atzean pertsona autonomoak zituztela, jarduera aldi baterako eten behar izan zuten hasiera batean, eta, kasu askotan, jarduera behin betiko amaitu zen”.

“2020ko martxotik, EH Bilduk 50 proposamen eta ekimen baino gehiago aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean koronabirusaren pandemiak eragindako osasun krisiari eta krisi sozioekonomikoari aurre egiteko”.

Rahonak nabarmendu duenez, “ezin dugu ahaztu sistemaren zutabeak birplanteatu behar direla, eta covid-ak sistema horren ahuleziak agerian jarri besterik ez zuela egin. Eredu zaharkitua, covid-aren aurretik ere pobrezia eta desberdintasuna areagotzera eraman gintuena”.

PPk planteatutako neurriei dagokienez, “aurreko argudioa covid-aren ondorioei buruz ari da, baina instantziaren testuan guztientzako kafe bat planteatzen da. Gaizki joan zaien guztiei, porrotaren arrazoia zehaztu gabe”, adierazi du.