• Antxon Belakortu (Gasteiz), Ibon Cabo (Bilbo) eta Mikel Osinalde (Donostia) dira.

Eusko Alkartasunako Batzar Nagusiak atzo aukeratu zituen Gasteiz, Bilbo eta Donostiako koordinatzaileak, Antxon Belakortu, Ibon Cabo eta Mikel Osinalde, hurrenez hurren. Erabakia Eusko Alkartasunak otsailean egin zuen Kongresutik datorren Batzar Nazionala eratzeko bilkuran hartu zen.

Antxon Belakortu, 1969an jaioa, Gasteizko koordinatzaile berria da. Bere ibilbide politikoan nabarmentzen da Miñano Goieneko alkate eta Gasteizko Udaleko zinegotzi izatea (2001-2019). Bestalde, elektronikan espezialista gisa eta erosketa-zentraleko kudeatzaile eta merkatari gisa egin du lan.

Ibón Cabo aukeratu dute Bilboko koordinatzaile. 1975ean jaio zen, Kirol Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan diplomaduna da, eta kirol-kudeatzailea da. Bilbao Kirolak udal enpresaren administrazio kontseiluko kide izan zen (2011-2015) eta 2012tik Eusko Alkartasunako Bizkaiko Antolakuntza arduraduna da.

Donostiako koordinatzaile berria, Mikel Osinalde, 1989an jaioa, Gazte Abertzaleko komunikazio-idazkaria izan zen 2015 eta 2019 artean. Arkitektura Gradua du eta Diseinu Grafikoko ikaslea da. Gaur egun ostalaritzaren sektorean egiten du lan.