Eskoziako SNP, Nicola Sturgeon lehen ministro eta Alex Salmonden alderdi abere Biltzar Nagusia ospatzen ari da eta Eusko Alkartasuna bertan dago gonbidatu bezala. Lorena Lopez de Lacalle, Euskadiko Batzordearen Nazioarteko Politiken arduraduna dago Biltzarrean eta hitzaldi batean parte hartuko du.
Urteak daramatzate SNP eta Eusko Alkartasuna Europako Aliantza Librearen barruan elkarlana garatzen. Biak dira gainera alderdi independentista eta sozialdemokratak.
SNPko presidente Ian Hudghton, Kortsikako Francoise Alfonsí eta Kataluniako Jordi Solérekin, bi hauek EALaren presidente eta idazkari nagusi hurrenez hurren, egingo du hitzaldia Lopez de Lacallek. Laurak Europan garatzen ari diren subiranotasun prozesuek –Eskozia eta Katalunia- batak bestearengan duten eragina eta, adibidez, Euskal Herriko prozesuan duten eraginari buruz mintzatuko dira.