Eliza katolikoaren higiezinek Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko Legea aldatu dadin proposamena aurkeztu du Nerea Martinez, EH Bilduko Arabako Batzar Nagusietako kideak. Martinezek gogoratu duenez, salbuespena duela 41 urte eta egoera oso ezberdinetan egindako akordioan oinarritzen da, eta Elizak, gainerako pertsona eta erakundeek bezala, bere zergekin Ongizate Estatua mantentzen lagundu dezan aldatzeko beharra azpimarratu du.
EH Bilduko batzarkideak adierazi duenez, Elizak PFEZaren ordainketan dagokion laukitxoa markatzearen ondorioz jasotzen duen diru gehiena “ez da, askok uste duten bezala, jarduera sozialetara bideratzen, kleroa eta Elizaren jarduera mantentzera baizik”. “Gotzain-konferentziako telebista-kanala mantentzeko erabiltzen dirua, Caritas-i ematen zaiona baino doblea da”, esan du, adibide gisa.
Gainera, Elizaren jabetzako eraikin gehienek etekin ekonomikoa ematen dute, “beraz, ez du zentzurik zergen salbuespenari eusteak”. Martinezen hitzetan, “Eliza katolikoak pribilegioak izateari utzi eta inguruan duen gizarteari laguntzeko” unea da.