Adierazi duenez, EA ´erabakigarria izan da Euskadiren burujabetzaren aldeko bilakaeran´. Begoña Errazti Eusko Alkartasuneko presidenteak nabarmendu duenez, normalizazio politikoan alderdi abertzaleek ´jarrera sendoa´ izan beharko dute ´gure herriaren aitortza eta haren eskubideak bermatze aldera´. ´Une horretan aukera paregabea dugu eta Euskal Herriaren eskubide nazional eta demokratikoak defendatzeko orduan, jarrera sendoa izan behar dugu´,...
Joseba Azkarraga: «PPren zaintza gainetik kendu behar du PSOEk»
Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak PSOEren Gobernuari eskatu dio «PPko alderdi kontserbadoreenen zaintza gainetik kentzeko eta errespetuz eta aitorpenez jarduteko gerra zibilaren ostean eta diktaduran beren sakrifizioaren bidez askatasunak berreskuratzea posible egin zutenekin». Donostian egun hauetan dagoen Gerra Zibila: Esperientzia, memoria eta ahanztura izeneko udako ikastaroko hasiera emate ekitaldian Memoria...
Erraztiren esanetan, bake-prozesua ´ez dago krisian´
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Euskal Herriak ´une korapilotsu´ hau ´PSOEk eta Zapaterok agindutakoa bete ez dutelako´ bizi duela esan du. ´Kale borroka´ ere kritikatu du. Begoña Errazti Eusko Alkartasunako presidenteak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan esan du bake-prozesua ez dagoela krisian. Haren esanetan, bake-prozesuaren krisiari buruz mintzatzen direnek ´euskal gizartea adoregabetu eta euskal alderdien arteko harremanak...
Autodeterminazioari buruzko «estrategia bateratua» eraman nahi du EAk mahaira
Euskal herritarrek erabakitzen dutena errespetatzeko dei egin dio Unai Ziarretak Zapaterori Euskal herritarrek erabakitzen dutena errespetatzeko dei egin dio Unai Ziarretak Zapaterori Udazkenetik aurrera autodeterminazio eskubidea eztabaida politikoaren ardatz izatea nahi du Eusko Alkartasunak. Areago, uda ostean eratuko den alderdien mahaira erabakitzeko eskubidearen inguruko «estrategia bateratua» eraman nahi du EAk, bere ustetan hori baita...
Ziarreta: «Legea ezin zaio herritaren borondateari gainjarri»
Unai Ziarreta EAren idazkari nagusiak begi onez hartu du Espainiako Gobernuak ETArekin elkarrizketak hasiko dituela eta euskal herritarrek erabakitzen dutena errespetatuko duela esan izana, baina bada gustuko ez duen atal bat eta hausnarketa plazaratu du horren inguruan: «Legea ezin da herritarren borondatearen aurretik jarri». Zapaterok herenegun egindako iragarpenari buruzko balorazioa egiterakoan esan zituen horiek Ziarretak. EAkoak...
Guztien adostasunik gabe, gehiengoa errespetatzea eskatu dio EAk Zapaterori
´Gutxiengoak aintzat hartu behar dira, baina horrek ez du esan nahi gehiengoak nahi duena baliogabetu daitekeenik. Horixe da, gure ustez, eztabaidaren gakoa´, adierazi dio Begoña Lasagabasterrek Espainiako Gobernuko presidenteari. Etorkizunean Euskal Herrian foro bat edo negoziazio politikorako mahai bat eratzen bada, ´inor´ ezin daitekeela ´baztertu´ esan dio Eusko Alkartasunak Madrileko Kongresuan duen bozeramaileak Jose Luis Rodriguez...