Otsailaren 6an lurra dar-dar egin zuen Kurdistanen. Komunikabideek etengabe hitz egiten dute Turkiaz eta Siriaz, baina ez dute esaten gehienak herrialde kurduak direla. Eta beharrezkoa da hori azaltzea, horrela hobeto ulertzen baita zergatik Turkiak eta Siriak denbora behar izan zuten biktimei laguntzeko; zergatik Erdoganek Larrialdi Egoera ezarri zien hiru egunetan turkiar aldean, eta zergatik zentralizatu duen larrialdietarako laguntza guztia...
HDP alderdi kurduaren jazarpen politikoa berehala bukatzea eskatu dio Erdogani Eusko Alkartasunak
Eusko Alkartasunatik gure babesa eta elkartasun osoa adierazten diogu kurduen Turkiako Alderdi Demokratiko Popularrari (HDP). Herri demokratiko eta plurala, librea eta bidezkoa lortzeko bere asmoa eta borrokarekin bat egiten dugu. Generoen arteko eta Turkiako talde etnikoen arteko berdintasuna nagusi den gizartea eta ingurumena errespetatzen duen herria ere aldarrikatzen duen alderdia. Gaur gaurkoz Erdoganen erregimen autokratikoaren...
Eusko Alkartasunak larunbatean euskal presoen giza eskubideek aldarrikatzeko Bilboko kaleak betetzeko deialdia egin du
Alderdiaren arduradun nagusiak bertan egongo dira Eusko Alkartasuna aurten ere Sarek Herritarrak antolatutako manifestaziorekin bat egiten du, euskal presoak urruntzeko politikak buka ditzaten ozen eskatzeko. Bizikidetza osoa izan dadin, ezinbestekoa da, halaber, Espainiako Gobernuak sakabanaketarekin amaitzea eta pertsona horien giza eskubideak errespetatzea. Haien urraketa senideei ere eragiten dien zigor berezia da. Alderdiko arduradun...
Iraultza bakegilearen fantasia politikoa
Eba Blanco de Anguloren artikulua Alderdi guztiak, salbuespenik gabe, bete-betean inplikatzen dira Euskal Herriko bake-prozesuan; Eskuin unionistatik hasi eta ezker independentistaraino, agintari gorenak buru, mahai inguruan eseri dira luzeegi pairatzen darabilgun gatazka armatu eta politikoari amaiera emateko moduaz hitz egiteko. “Ezin gara 2036ra iritsi zauri irekiekin. Ezin diogu beste belaunaldi bati ezarri guk bizitako sufrimendua...
TORTURAREN AITORPEN BEHARRAZ
Duela 40 urteko otsailaren 13an Joxe Arregi hil zuten, atxilotuta zegoela sufritutako torturen ondorioz. Joxe Arregi hil arte torturatu zutenean, komisaldegiko buruak dimititu behar izan zuen, gertakariak eragindako mugimendu sozialaren ondorioz. Torturetan parte hartu zuten 72 polizietatik bost atxilotu zituzten, azkar aske uzteko. Epaitu, bi polizia besterik ez zituzten epaitu, eta zazpi hilabeteko zigorra jaso zuten, baina epaia errekurritu...
Myanmarreko Estatu kolpea salatu du Eusko Alkartasunak
Eusko Alkartasunak militarrek Myanmarren eman duten estatu kolpea salatu du, eta Giza Eskubideen eta demokraziaren aldeko jarrera berretsi du. Halaber, buruzagi demokratikoen atxiloketengatik eta espetxeratzeengatik kezka agertu du, baita atxilotuei eman ahal zaien tratuagatik ere. 2011n hasi zen sasidemokrazia esperimentu laburraren ostean, erregimen militarrera itzuli da Myanmar eman duten estatu kolpearekin. 1962tik boterean zeuden...