Eusko Alkartasunak aurreko legealdian kudeaketa publikoa eta gardentasuna bermatzeko Hiri Enpresa Publiko Erakundea bihurtzea proposatu zuela gogorazi nahi du

Bilboko Eusko Alkartasunak biharko osoko bilkuran Bilbao Kirolak erakundeak Sozietatea Anonimo bihurtzeak ondorio oso txarrak izango dituela adierazi nahi du. Horien artean latzgarrienetariko bat IUk oposaketaren kontrol eta lehiaketa publikorik gabe izendatu ahal izango ditu karguak. Helburu hau EAk jada salatu zuen eta IUk berak sortutako polemikaren atzean dago, ziur aski bere boto emaile eta militanteen aurrean euren erantzukizuna zuritzeko egindakoa, ez baita logikoa bere buru ezkertiartzat hartzen duen alderdi batek zerbitzu publiko bat pribatizatzea. Eusko Alkartasunak ordea, bestelako kudeaketa formulak aztertzea proposatu du, Hiri Enpresa Publiko Erakundea adibidez, Bilboko kirolaren kudeaketa publikoa eta gardentasuna bermatzeko asmoarekin. Hilabete honetan IU-EBk hasitako polemikaren ondoren, justifikaezina justifiatzearren, Bilbao Kirolak Sozietate Anonimo bihurtzeak ezkertiartzat hartuta dagoen alderdi baten edozein ideologiaren aurka doala uste dugu, eta EAJ-PNVk nahi duen kirol publikoaren pribatizazioari bultzada izaugarria ematen dio. IUk hartutako erabakiak bi zergati izan ditzake: – Kontratatzerakoan askatasun gehiago izateko. – Edota langileekiko erlazioa aldatzeko, Puklikotik aldenduz. Horregatik EAk aukeratutako formula Bilbao Kirolak erakudenko kudeaketa hobetzeko modurik aproposena ez dela deritzo. Kontratazio Legeak ematen duen malgutasunak, IU-EBk itxuraz hobetzeko eta EAri okerrak egotziz, baina funtsean kontrol publiko gutxiago ekarriko du. Funtzionari Legetik Lan Legearen pean egotera pasatzeak gainera, langileengan akordio partikularretaz aparte babes eza sortuko du egungo langilegoan eta are gehiago etorkizunekoan. Hori bai, IUk kontrolik gabe izendatu ahal izango ditu barne karguak EAk salatutako helburua eta sortutako polemika guztiaren atzetik dagoen azken helburua. Beraz Eusko Alkartasunak IUri eta biharko osoko bilkurari Hiri Enpresa Publiko Erakundea aztertzea proposatzen dio pribatizazioa eta lan ziurgabetasunaren ondorioak ekiditzeko. IUren helburua, adierazi duen bezala, kudeaketa hobetzea baldin bada, aukera guztien azterketa burutu beharko luke bat ere ez alboratu gabe eta Bilboko gizarteak zerbitzu publiko batetik espero duenarekin bat egiten ez duten helburu partikularrak baztertu.

Jatorria: Eusko Alkartasuna